Ortega y Gasset kazetaritza sarietan, Suarez Illianari eman diote Informazio Grafiko Hoberenaren saria

sin-titulo-12El Pais egunkariak antolatzen dituen Ortega y Gasset kazetaritza sariak 4 ataletan banatzen dira: Inprimatutako kazetaritza, kazetaritza digitala, Kazetaritza grafikoa eta Ibilbide profesionala.

Kazetaritza Grafikoari dagokionez, aurtengo sariduna Adolfo Suarez Illianaren argazki bat izan da, bere aita Adolfo Suarez eta Espainiako errege den Juan Carlos I. azaltzen dira 2.008ko uztailaren 17an ateratako argazki batean, erregeak, Espainiako presidente ohiari egindako bisita batean.

Argazkia hurrengo egunean azaldu zen El Pais egunkarian, erregearen bisitaren informazioa laguntzen eta Suarez Illianaren argazkiari buruzko aipamen batekin. Bertan zera jartzen du: “Erregeak eta presidente ohiaren seme zaharrenak argazki bat prestatu zuten, topaketa erakusteko”

Argazki hau saritzeak bi kezka ildo zabaldu ditu:  Profesionala ez den lagun baten lana saritzeak izan dezakeen zuzentasuna eta prestatutako argazki bat kazetaritza grafikotzat hartzea.

Biak ala biak egunerokotasun izugarria dutela iruditzen zait, eta lehenak hau bezalako gune bat zuzenean ukitzen duela.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.