Espainiako kasta politikoa

                                    MTQxNg==                               

Zein etorkizun izan dezake Espainia bezalako Estatu batek non klase politikoa osatzen duten ia 80.000 pertsonek informazio belo baten ostean izkutatzen dituzten beraien pribilegioei esker egindako zarrastelkeriak? Monterok galdera hau egin dio bere buruaru, eta ondoren, datuak aztertzen hasi da. Email bat jaso dut honen inguruan, eta nere onetik atera nau (normala del moduan). Adibide bezala:

– Politikarien absentismo datuak ez dira argitaratu.

– Diputatuek urtean 5 milioi euro dauzkate hegazkin, tren edo itsasontziz bidaiatzeko. Estatu arken kontura, noski.

– Autoak: bat eta bi baino gehiago 100.000 eurotik gorako autoetan mugitzen dira. Txapela, Gallardonek, 591.624 euroko Audi batean mugitzen da, gizasemea.

– Kongresuak urtero 160.000 euro gastatzen ditu oparietan. 11.000 kargu publikok jasotako opariek, horrez gain, 2.200.000 euroko gastua suposatzen dute.

– Diputatu eta senadoreei Haciendak %4,5 baino ez die kentzen.

– DGTk politikoei jarritako multak geure poltsikoetatik ordaintzen ditugu.

Eta gero izen propioetan sartzen da, soldata bikoitzak dituen jendea, entxufatuak, ikaragarrizko biziarteko soldatak, bidai kolektiboak, argi gorridun etxeetan faktura harrigarriak, dietak, telefono mugikorrak, oporrak, jubilazioak, etab. Ez da inor libratzen, Zapaterogandik hasita Ibarretxerenganaino, Bono, Aznar, Caldera, Pajín, Chaves, Rajoy… 

Argi dago hemen krisia batzuk jasaten ari garela bakarrik.

Irudia | "La Casta" liburuaren azala | Daniel Montero | LGPL

Ingenieria izateak, zientzia gustuko dudala suposarazten du. Asko irakurri eta bidaiatzea gustuko izateak, beste interes batzuk dauzkadala. Denen artean kamuflatuta, kirola. Eta nahaste horren emaitza Julen da. Ni neu.