Eskola sormenleku balitz?

Eskola sormenleku balitz?

Ken Robinson irakaslearen animazio-bideo honetan ageri denez, Mendebaldeko hezkuntza sistemek ito egiten dute pertsonaren sorkuntza eta hori aldatu beharra dago,TED hitzaldietan oso ezaguna den intelektual eta hizlari britainiar honen ustetan.

Eskola sormenleku balitz?

Robinsonen arabera, “bestelako pentsaera” hil egiten du eskola sistemak, hau da, gauzak eta gertaerak ahalik eta angelu gehienetatik begiratzen eta ikusten lagundu ordez, kontrakoa egiten da, araututako bideetatik kanpo ibiltzea debekatuz.
Esate baterako, zenbat erabilera desberdin eman diezazkiogeku tronboi formako klip horietakoari? Hartu kontutan paperezko orriak batzeko baino zerbait gehiagotarako ere balio dezakeela gailu horrek, edota 200 metroko garaiera izan, edo gomazkoa izan, edo…

Test hori haurreskolako 1500 umeri egin zaienean, “bestelako pentsamenduaren” jeinuak direla erakusten dute ia denek. Aldiz, 8-10 urtetan %30era jaisten da kopurua eta %12ra 13-15 urte dituztenean.

Zergatik halako galera? Robinsonen arabera, XIX. mendean industriak besoak (eta buruak) emateko asmatu zen hezkuntza-sistemak du errua. Lantegietatik kalkatutako eskola modu honek, espiritu berritzaileenak akabatzen ditu, paradoxikoa bada ere, sormen eta innobazio gehien eskatzen den garaietan.

Bestalde, euskaraz aurkitu ez ditudan arren, bideoak ikusgarriak dira oso.

 

Hemen ingelesez:

Eskola sormenleku balitz?

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

3 pentsamendu “Eskola sormenleku balitz?”-ri buruz