Eskatzea bezalakorik ez


Kamera eskutan, plazari begira nintzen, argazkia, goitik behera zetorren hirukotea pasa ondoren edo aurretik aterako nuen erabaki nahirik. Nire parera heltzean erdian zetorrenak -zerbait ederra behar baduk, ateraidak niri argazkia!- bota zuen, eta eskatzea bezalakorik ez dagoenez, nik klik, argazkia atera nuen. Han joan ziran hirurak, beraien artean blagan.
Etxera iritsi eta eguneko argazkiak behatzen nintzenean, argazki hau azaldu zen. Hor daude hirurak, bata posatzen, dotore, etxetik ateratzean argazkia aterako ziotela jakin izan balu bezala, besteak, ezkerrekoak, ihes egin nahi duela dirudi, – etzak zulora begiratu- esanez , eta eskuinekoa harro, –a ze bikote elegantea topatu ninan – pentsatuz bezala.
Hemen duzue ba, eskatutako argazkia.

Apirilaren 8an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.