Eskaintza berezia UEUko 39. Udako Ikastaroetan

zuzeu.eus-logo7

Urtero legez, UEUk antolatzen dituen udako ikastaroen 39. ediziora iritsi gara. Aurten ekainaren 27tik uztailaren 20ra bitartean izango dira eta hiru tokitan eskainiko dira: Eibar, Baiona eta Iruñea.

Hainbat jakintza esparruko ikastaroak landuko dira eta aurten berrikuntza modura ikastaro batzuetan eskaintzak egingo ditugu. 9 ikastaroetan hain justu matrikulen prezioa erdira murriztuko dugu. Hori bai, soilik aste honetan! Beraz, bizkor eta tentuz ibili!

 

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu matrikula egiterako garaian hainbat diru laguntza eskaintzen dituztela bai Foru Aldundi nahiz Udalek. Horren inguruko informazioa gure webgunean duzue ikusgai.

 

Giro alai eta atsegina ziurtaturik dago ikastaroetan. Bestela ikusi lankideok egin dugun bideo xelebrea! MURGILDU zaitezte gurekin!