Escualdun cocinera: Zopa italiarra

Berriro diot, Escualdun cocinera liburua dela gure lehen sukalde liburua, eta errezetak hona badakartzagu ez dela bikainak direlako, baizik eta politak begitantzen zaizkigulako.

ilarra.jpg

Çopa à L’Italienne.

Eçartzen duçu ilharra egosten erregusta batendaco beçala, pastanagre, phorru eta bertcekin. Eçartcen duçu bi cullera irris oihal churi batean leherrarazteco ilharren eltcera. Ilharrak egosi direnean, eguinen duçu purea clar bat. Eçarraçu burra pochi bat casola batean, eta han fritaraçaçu tipula chehatua; gorritu denean, eçarraçu irrisa eta purea.

(Ezartzen duzu ilarra egosten erregusta (neurri bat?) batentzat bezala, azenario, porru eta gainerakoarekin. Ezartzen dituzu bi koilarakada arroz oihal zuri batean leherrarazteko ilarren eltzean. Ilarrak egosi direnean eginen duzu pure arin bat. Ezar ezazu gurin pitin bat kazola batean eta han frijiaraz ezazu tipula xehatua; gorritu denean, ezar ezazu arroza eta purea).

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Escualdun cocinera: Zopa italiarra”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude