Esaldi honek bost hitz dauzka

Esaldi honek bost hitz dauzka –

Esaldi honek bost hitz dauzkaEsaldi honek bost hitz dauzka. Hemen dituzue beste bost hitz. Bost hitzetako esaldiak ondo daude. Baina segidan jarrita aspergarriak dira. Entzun zer gertatzen ari den. Idazketa gogaikarria bilakatzen ari da. Doinua oso desatsegina bihurtu da. Trabatutako grabaketa bat dela dirudi. Entzumena aniztasun eske dabil fermuki.

Begira orain. Esaldiaren luzera aldatu, eta musika sortu dut. Musika. Idazketa kantari dabil. Erritmo askoz ere atseginagoa dauka, doinua, harmonia. Esaldi motzak erabiltzen ditut. Luzera ertaineko esaldiez ere probesten naiz. Eta batzuetan, irakurleak atseden hartu duela ohartzen naizenean, kontutan hartzeko moduko luzera daukan esaldi batekin arrantzatuko dut, energia betez sua piztu eta crescendo baten indarrez altxatzen den perpausaz, danbor hotsaz, irudi dezan txindata hotsek honakoa diotela: ei, entzun hau, garrantzitsua da. 

Gary Provost (100 ways to improve your writing, 1985)

Esaldi honek bost hitz dauzka