Erreportajea: Krisia eta literatur industria

elizburuGure pozerako larunbatean Sautrela saioaren baitan eman zen “Krisia eta literatur industria” erreportajeak interesa piztu du sarean.

 

 

 

 

Pamiela argitaletxeko Pello Elzaburu eta Susa-ko Gorka Arrese mintzatu zaizkigu gaiaren inguruan. Ane Lusarretaren lana da erreportajea eta jarraian duzue ikusgai osorik aurretik ikusterik izan ez baduzue (edo berriz ikusi nahi izatera). On egin!

krisia, literatura, Sautrela

Zer duzu buruan “Erreportajea: Krisia eta literatur industria”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague

    Interes handiz ikusi nuen erreportaia, eta ona iruditu zitzaidan, taxuzkoa, benetan interesgarria, baina ez hain egokia liburu elektronikoari zegokion atalean. Gaia osotasunean aztertzeko, denboraz gain, bi ahots falta izan ziren: irakurleena eta egileena (sorkuntza eta horren zabaltzea). Jakina, 30 minutuko saio bateko 10 minutuko erreportaian nekez sakondu liteke. Horregatik, kritikarako baino etorkizunerako hausnarketarako esaten dut, gaiari haria jartzeko eta ez horretan uzteko, alegia.

    Nik eskarmentuko datu bat emango dut: egunero hartzen dut aldiriko trena lanera joateko. Bagoi erdi betean gutxi gara irakurtzen dugunok, hamar bat agian, baina gehienok liburu eletronikoa edo tableta erabiltzen dugu. Erreportaian ez nuen errealitate horren aztarnarik ikusi.

    Eta kontua oso sinplea da: irakurtze horientzat euskarazko eskaintza egongo al da? Erdarazkoa badaukate, ederki askoa, gainera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude