Erlazioak dira Obamaren kanpainaren arrakastaren oinarri

Obama presidentearen kanpainan sare eta hedabide sozialek jokatu zuten papera azaldu zuen atzo Rahaf Harfoush komunikazio estrategak Donostiako Kursaalean. Ikusmin handia sortu zuen hitzaldian, gakoa tresna hauek estrategia global batean integratzea dela azpimarratu zuen. “Oker daude arrakasta teknologiarena dela uste dutenak. Sare eta hedabide sozialak gehigarri hutsa baino gehiago izan behar dira”, esan zuen.