Ene Begiak Eme ikuskizuna igandean Amurrio Antzokian

Igandean izango da Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen “Ene begiak eme” ikuskizuna. Guztira, eskualdeko 40 pertsona taularatuko ditu emanaldiak, eta arte diziplina ezberdinak uztartuko ditu. Generoaren eraikuntza eta deseraikuntza izango ditu ardatz, emakumeek bizi dituzten egoera ezberdinak oholtzaratuz. Besteak beste, ipuin musikatuak, antzerkiak, dantzak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira. Hala, formatu ezberdinen bidez jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, hilerokoa, erotismoa, maitasuna, zahartzaroa… landuko dituzte. Irailean hasi zituzten igandeko emanaldirako prestaketa lanak. Sarrerak eskuratzeko lehiatila 18:00etan irekiko da, eta 3 euro balioko dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta pase bakarra egingo dute. Bertaratzerik ez dutenek DVDan argitaratzera itxaron beharko dute, grabatu egingo baitute. Aurreratu dutenez, gabonetan jarriko dute salgai.

 

Partaideak

Ikuskizunean ondorengoek hartuko dute parte:

  • Nerea Puente
  • Esti Bilbao
  • Igor Arzuaga
  • Arantza Arrizabalaga
  • Arene
  • Falu
  • Izaro
  • Telmo
  • Enartze Larrakoetxea
  • Ane Barrenengoa
  • Mari Garamendi
  • Libe Kerrume
  • Yogurinha Borova
  • Aritz Bengoa
  • Ainhoa Barbara
  • Ander Goti
  • Nerea Iglesias
  • Maite VegA
  • Marta Mateo
  • Ziortze Galdos
  • Uluka taldea
  • Jabi Isasi
  • Jessi Picatoste
  • Leire Sanjurjo
  • Zaloa Sanjurjo
  • Jon Catalan
  • Andima Landaluze
  • Igor Ortiz
  • Bleibet abesbatzako kide batzuk

Sarreren zozketa

Facebook eta twitter sare sozialetan emanaldiaren kartela partekatzen dutenen artean lau bina sarrera zozketatuko dira abenduaren 12an.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortzen duen hirugarren emanaldia da “Ene begiak eme”. Aurrez, “Lili bana Mikelentzat” eta “Euskararen leihoak” ikuskizunak egin izan ditu. Aurren

ekoan, Mikel Laboari omenaldia eskaini zieten aiaraldeko artistek. Bigarrenean, berriz, euskara izan zen protagonista. Igandean taularatuko duten lanean, ordea, emakumeak izango dira nagusi. Era honetan, baloreak landuz eskualdeko artista ezberdinei euskara eta oholtza eskaintzen die elkarteak. Aiaraldea.com-ek jarraipen berezia egingo du. Datorren astean egongo dira ikusgai emanaldiko argazki eta bideoak.

ene_begiak_eme_kartela-web

Ene Begiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude