Emakume idazleak

Emakume idazleak

Gaur, martxoak 8, Emakume Idazleen Nazioarteko Eguna ospatzen ei da, Euskal Pen erakundearen arabera.

Euskal PENek urtero ematen ditu ezagutzera, afixa batean, martxotik martxora emakume idazleek eta itzultzaileek euskaraz argitaratu dituzten liburuak. Afixak Euskal Herriko liburudenda guztietako erakusleihoetan erakusten dira, liburu hauekin batera, emakumeek egindako literatura begi bistan uzteko. 2015etik aurrera kartelak beste hainbat esparrutara ere eraman dira: EAEko liburutegi guztietara, eta hainbat udaletara, berdintasunaren alde lanean ari direnen gunetara hain zuzen.

.

Emakume idazleak

.

Afixaren aitzakia profitatuta, bertan ageri diren egileen eta aurten idatzitako liburuak zerrendatuko ditugu, euskal emakume idazleen lanak hobetu ezagutu ditzagun:

Poesia

.

Gutunak

* DSS2016, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren egitasmoa.

.

Bilduma

.

Nobela

.

  • Miren Gorrotxategi 33 ezkil, (Elkar) -Agustin Zubikarai Saria-
  • Kattalin Miner “Nola heldu naiz ni honaino”, (Elkar) -Igartza Saria-

.

Saiakera eta testigantza

.

Guztira hamazortzi idazle eta hogeita bat lan dira aurkeztu ditugunak. Zerrendatik kanpo gelditu dira, bistan denez, haur eta gazte literaturako liburuak eta emakume itzultzaileek euskarara ekarri dituztenak. Beste bateren bat falta da?

Emakume idazleak   Emakume idazleak  Emakume idazleak
emakume idazleak, euskal literatura, Euskal Pen elkartea, liburuak, martxoak 8

2 pentsamendu “Emakume idazleak”-ri buruz

  • Juan Luis Zabala

    Hemen iaz argitaratutako beste liburu batzuk (haur eta gazte literatura alde batera utzita):

    Poesia
    UGALDE PIKABEA, Garazi / IZAGIRRE ZUBIMENDI, Anartz: Morfologiak / Forma geometrikoak zure baitan. Donostia, Bermingham, 2016.

    Narrazioak
    LABANDIBAR, Goiatz: Fotogramak. Donostia, Elkar, 2016

    Saiakerak
    ARRIETA, Yolanda: Ahoa bete amets. Ahozko poesiaren alde. Iruñea, Denonartean, 2016
    BASTERRETXEA, María del Carmen: Euskal Herria, Kultura Matrilineala. Santa Cruz de Tenerife, Asociación para la Recuperación Saberes Tradicionales Potlatch Ediciones, 2016.
    LASARTE, Gema: Emakume bertsolariak: ahanzturatik diskurtso propiora. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 2016
    ZILBETI, Maider: Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2016

    Aforismoak
    URKIZA, Ana: Ez dago atzera bueltarik. Iruñea, Denonartean, 2016.

    Kronikak
    LERTXUNDI PANADERO, Xabier / LERTXUNDI PANADERO, Junkal: Mustafa-Megobari. Kaukaso-Kurdistan bizikletaz. Donostia, Junkal Lertxundi (egile editore), 2016.

  • Ez dira emakume idazle gehiago behar. Emakume arrantzale, altura langile, mehatzari eta kamioliari gehiago behar dira. Ez da posible gizonak 10 urte gutxiago bizitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude