Elizondon izanen da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako finala

Euskal Kantuzaleen Elkarteak urtero antolatzen duen Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa azaroan jokatuko da eta finala Elizondoko Lur aretoan izanen da. Bertan parte hartu nahi duenak, urrian izanen du izena emateko parada. Horretarako, hainbat bide izanen dira hilabete osoan zehar. Alde batetik Euskal Kantuzalearen Nafarroako egoitzara zuzenean joz, bai telefonoz (948 144706) eta baita posta elektroniko bidez ere. Bestetik, Nafarroako euskal irratietara deituz ere izanen da txapelketan apuntatzeko aukerarik.

MzQ5Mw==

Izen ematearen ondotik, azaroan hasiko da lehia. Bi kanporaketa izanen dira lehenbizi eta finalean erabakiko da zein den 2010. urteko irabazlea. Lehendabiziko kanporaketa Etxarri-Aranatzen izanen da azaroaren 6an. Bertako kultur etxean lehiatuko dira parte-hartzaileak. Bigarrena, berriz, Artikan jokatuko da Maria de Maeztu Kultur Etxean. Elizondoko Lur aretoan jokatuko den finala azaroaren 20an izanen da. Saio guziak larunbatarekin jokatuko dira 18:00etatik aitzina.

Joan den urtean 22 taldek parte-hartu zuten kantu txapelketa honetan eta horietarik 13 heldu ziren Lur dantzalekuko final handira. Kantu berrian Parte Perez eta Pedro Planillo (Bartzelona eta Lekarotz) izan ziren garaileak. Auritzperriko Ainara Villanueva eta Edurne Erreak, berriz, txapela jantzi zuten sorkuntza berriko kantuarengatik.

Irudia | kantuan | results MAY vary | Creative Commons By SA
kantagintza
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude