Eli Ruperez artistaren ilustrazio pieza digitala

Eli Ruperez artistaren ilustrazio pieza digitala –

Zumalakarregi Museoak pieza artistiko berria gehituko dio bere aldi bateko erakusketari

Artelana, Arteriak elkartearekin elkarlanean gauzaturiko deialdi artistikoaren emaitza da.

Eli Ruperez artistaren ilustrazio pieza digitalaZumalakarregi Museoak Eli Rupérez artistak eginiko ilustrazio pieza digitala aurkeztu du. Pieza artistikoak “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterako erakusketaren gaurkotasun atala osatzen du. Martxoan luzatu zen deialdi artistikoak paisaiaren erakusketa gaurkotua egitea bilatzen zuen, eta aurkeztu zirenen artean hautatua izan zen artistak aurkezturiko proiektuak, deialdiaren helburuak primeran betetzen ditu. 

Proiektuaren aurkezpena ekainaren 15an burut zen Zumalakarregi Museoan. Eli Rupérez eta Arteria Fabrika kultur elkartea bertaratu ziren. 

Eli Rupérezek bere lan prozesua eta bilakaerak aurkezterakoan hainbat elementuz baliatu dela argitu du. Eta piezaren inguruan, aurkezturiko lanak “Ormaiztegiko eraldaketa urbanistikoa, erreprodukzio tekniken bidez islatua, kontestu digitalean” adierazten duela dio. Aldi baterako erakusketan txertatua izango da  artelan digital hau. Udara osoan zehar urriaren 31ra arte bisitatzeko aukera izango da.  

Eli Ruperez artistaren ilustrazio pieza digitala

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.