Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!  –

Elhuyarren ZIENTZIA AZOKA 2018-2019: izen-ematea jada zabalik!

2018-2019ko ikasturtean, Elhuyarren Zientzia Azoka proiektuan izena emateko epea zabalik da irailaren 24tik aurrera. Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgunean eta segi jarraibideei.

Irailaren 24tik aurrera izena emateko epea zabalik dago.

Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2019ko maiatzaren 11n.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.