Elhuyarren esperimentu-liburu berria kalean!

Elhuyarren esperimentu-liburu berria kalean! –

Elhuyarren esperimentu-liburu berria kalean!4-8 urteko neska-mutikoentzako esperimentu-liburu berria kaleratu du Elhuyarrek.

Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko soilik. Liburu honek guraso eta irakasleak gidatu egiten ditu haurrek pentsaera zientifikoa izan dezaten.

Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri.

Liburuan jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak daude, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela umeengan intuizioa, eta gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten.

Liburuko 100 ariketa praktikoak zortzi kapitulutan banatuta daude:

  • Landareak eta haziak
  • Ura eta izotza
  • Lizuna, bakterioak eta onddoak
  • Ingeniaritza
  • Janaria eta gozokiak
  • Bikarbonatoa eta ozpina
  • Ingurumen-zientzia
  • Bizidunak

Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.

Jada salgai dago Elhuyarren eta liburu-dendatan!

Elhuyarren esperimentu-liburu berria kalean!

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.