Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldi batean

Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldi batean –

Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldi batean

Elhuyarreko bi kide Estrasburgoko unibertsitatean izan dira gaur, maiatzak 19, La Maison de la Science en Alsace-ren ekimen batean. Ekimen hori La main à la pâte fondation erakundearena da, eta bere helburu nagusia da Europako irakasleen zientzia-trebakuntza bultzatzea eta alorreko baliabideak ematea.

La Maison de la Science en Alsace-k 5 urte betetzen dituela-eta antolatutako jardunaldia izan da gaurkoa. Egun osoan, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta esperientziak partekatu ahal izan dira, eta horietako saio batean hartu dute parte Elhuyar Fundazioko Zientzia Hezkuntza alorreko Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga kideek. “S’ouvrir a l’Europe/Opening up to Europe” izenburuko hitzaldian, Elhuyarren zientzia-hezkuntzaren alorreko estrategia azaldu dute, eta eginiko bidean ikasitakoa partekatu.

Elhuyar Fundazioa La Maison de la Science-ren Europako partnerra da.

Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldi batean

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.