Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du

Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du –

Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bidez, lagundutako enpresa guztien garrantzia eta lana aintzatesteko emandako saria da Elhuyarrek atzo jasotakoa.

Bilboko Udalak ekintzailetzaren espiritua aitortzen du “Bilboko baldosa” oroigarriarekin, eta¬†hiriaren alde erakutsitako konpromisoagatik eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea sustatzeagatik ematen da.

Leire Cancio Oruetak, Elhuyarreko zuzendariak, eta Aitziber Lasa Iglesiasek, Elhuyarreko ZTIM Hezkuntzako arduradunak, jaso zuten oroigarria.

Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du
ekintzailetza, Elhuyar, emprendizaje, hezkuntza

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude