[Zinema Euskaraz] Elfkinak

[Zinema Euskaraz] Elfkinak –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, bihartik aurrera EAEko zenbait zinematan ikusgai izango da “Efkinak”.

Hamabi aretotan estreinatuko da bihar ‘Elfkinak’, Ute Von Münchow-Pohl zuzendari duen filma. Haurrentzako animazioko pelikula alemaniarra da, eta duela 200 urte baino gehiagoko Koloniako kondaira ospetsu bat berreskuratzen du.

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

[Zinema Euskaraz] ElfkinakHurrengo zinema-aretoetan estreinatuko da filma:

.

Gorbeia (Gasteiz)

Multicines eta Golem Alhóndiga (Bilbo)

Zugaza (Durango)

Getxo zinemak (Getxo)

Principe (Donostia)

Niessen (Errenteria)

Urtarrilaren 23ko asteburuan Billabonan, Gurea Zineman, eta urtarrilaren 30eko asteburuan Lazkaon, Areria Zineman, Andoainen, Basteron, Zumarragan, Zelai Ariztin eta Beasainen, Usurben, ere izango da ikusgai, eta Modelo antzokira, Zarautzera, otsailean helduko da.

.

Datozenak

Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatuko den lehen filma da. Honekin, Zineuskadik jarraipena emango dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari. Izan ere, kontuan izan behar dugu sektore honi COVID-19aren pandemiak gogor eragin diola.

Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film edukiko ditugu ikusgai, eta, horien artean, dagoeneko aurreratu dezakegu hurrengo filma “Kranston Akademia: munstro eskola” izango dela.

[Zinema Euskaraz] Elfkinak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.