“ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua” erakusketa berria

 “ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua” erakusketa berria –

Ikerketa etnografikoa eta ondarearen kontserbazioa uztartzen dituen erakusketa abenduaren 30ra arte egongo da zabalik. 

Albizturko Goikoetxean aurkitutako XIX. mendeko oihal bilduma zoragarria disfrutatzeko aukera aparta Ormaiztegin.

Iragan ostiralean, uztailaren 15ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria den María José Telleriak Zumalakarregi Museoko aldi baterako erakusketa berria inauguratu du: “Elena Tuduri. Erramuaren sekretua”. Berarekin, Gotzon Uria, Albizturko Goikoetxeako nagusia, Mikel Prieto ikerlaria eta Mikel Alberdi, museoko ordezkaria izan dira.

Erakusketa honetan bi gai nagusi jorratzen dira: ikerketa etnografikoa eta ondarearen kontserbazioa. Batetik, Elena Tuduriren ikerketa dugu, duela ehun urte euskal jantziei buruzko lana egiten ari zela Albizturko Goikoetxean hainbat soineko eta oihal aurkitu zituen eta bere tesian sartu. Bestetik, egun, Elenaren argazkietako XIX. mendeko soinekoak agertu dira Goikoetxean ezohiko kontserbazio egoeran. Erramu artean kontserbatutako jantzi bilduma honek osatzen du erakusketa.

Oihal bilduma honen ohiz kanpoko kontserbazioak bultzatu du Zumalakarregi Museoa, Gordailuarekin elkar lanean, gure ondarearen biziraupenerako oinarrizko diren bi elementu, ikerketa eta kontserbazioa biltzen dituen erakusketa hau antolatzera. 

Elena Tuduriren ikerketa aitzindaritik ehun urteetara, Albizturko Goikoetxean hainbat soineko eta osagarri oso egoera onean kontserbatuak dituen kutxa bat aurkitu da. Oihal hauen kontserbazioaren sekretua ezohiko emaitza eman duen erramuaren erabilera da. Piezak anitzak, ugariak eta erabilitako material eta josteko moduz kalitate haundikoak dira. Garai desberdinetako modak irudikatzen dituzte eta etxeko biztanleen erosteko ahalmen altua nabarmentzen dute.

Bilduma zoragarri hau, datorren urtetik aurrera Gordailuan gordeko da, Foru Aldundiak dohaintza moduan jasoko baitu.

 “Elena Tuduri. Erramuaren sekretua” aldi baterako erakusketa uztailak 15ean zabaldu da Zumalakarregi Museoan eta abenduak 30ra arte luzatuko da.

 “ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua” erakusketa berria

 “ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua” erakusketa berria

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.