Elebitasunaren mito okerrak. Solasa.

zuzeu.eus-logo7Opor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai.

Opor sasoian atsedena hartu ostean, berriro helduko diogu Iruñeko Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenari. Euskalgintzako gaien inguruan solas tarte lasai eta patxadatsuak sortzeko asmoz sortutako egitasmoaren saio berrian elebitasunaren mito okerrak izanen ditugu solasgai.

Eta horretarako François Grosjea Neuchatel Unibertsitateko Irakasleak argitaratutako “Bilingual: Life and Reality” lanaren inguruan Josu Sierrak argitaratutako artikulua hartuko dugu hizpide eztabaidari ekiteko.

Hitzordua heldu den urriaren 19an izanen da 19:00etan Karrikiri elkarteak alde zaharreko Xabier jaitsierako 4ean duen egoitzan. Animatu eta hurbildu gurera.

Saiora etortzeko asmorik baduzue, sakatu “Mito faltsuak” izenburua duen duen  esteka gure webgunean.

elebitasuna, eztabaida, mitoak

Zer duzu buruan “Elebitasunaren mito okerrak. Solasa.”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude