Eldiario.es informazio ataria zabalduko dute uda aurretik

Diario.esIgnacio Escolar kazetari ezagunak zuzenduko du politika eta ekonomia ardatz izango dituen eldiario.es atari berria, ZUZEUn legez eduki guztiek Creative Commons lizentzia izango dute bertan. Antza denez, beste informazio eredu bat hedatzen ari da sarean tendentzia orokorrari paralelo, eredu alternatiboa, lizentzia librekoa eta anitza.

Hedabide guztiak krisi larrian dauden une honetan, kazetaritzaren etorkizuna eten gabe ezbaian jartzen den honetan, jaioko da eldiario.es. Público egunkariko lehenengo zuzendariak, Ignacio Escolarrek, jarri du martxan ekimena: “Aniztasun geroz eta baxuagoko informazio eskaintzan itotzen ari diren herritarrei plaza bat eskaini nahi diegu”, dio Escolarrek. “Herritarrei axola dien” politikaz eta ekonomiaz ariko den egunkari digitala izango da, “merkatu eta partidoen interesetatik aparte”.

Deigarria egin zait hain zuzen ZUZEUren kopia dirudielako printzipioei erreparatuz gero. ZUZEU español bat dirudi demontre! “Gure proiektuak sarearengatik egiten du apustu, hedabide independiente eta ekonomikoki sostengarri bat aurrera ateratzeko bide onena delako. Gurekin zaude?”, diote tenporalki zabaldu duten atarian. Edukiak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dituzte, ez-ohikoa orain arteko informazioaren panoraman. Tendentzia orokorra edukiak copyright-az babestea baita. Edukiengatik kobratzea ere!

Atari berriaren beste fundatzaile batzuk: Juan Luis SánchezOlga RodríguezIñigo Sáenz de Ugarte, Isaac Rosa, Carlos Elordi, Rafael ReigJosé Sanclemente, Manolo Saco, Rosa María ArtalJavier VizcaínoLeila NachawatiManel FontdevilaLuz SanchisBernardo VergaraLydia Molina, Daniel BasteiroAntonio AvendañoIrene Milleiro,Jordi Pérez ColoméJosé A. PérezIgnacio UrquizuElena CabreraRoger Senserrich eta David Bravo.

Informazio eredu paraleloa

Tira badirudi tendentzia orokorretatik aparte, paraleloan, beste eredu bat, beste bide bat urratzen ari garela/direla. Bide oso aberatsa edukien aniztasunari, informazioaren kalitateari begira. Sarean erreferentzial bihurtzea da erronka, zaila. Are gehiagoo ZUZEU bezala, hizkuntza minorizatu batean egitean. Diru laguntzarik gabe kasi, komunitate txiki batentzat.