Estreinaldiak: Ekainak 26

Estreinaldiak: Ekainak 26 –

Estreinaldiak: Ekainak 26

Estreinaldiak: Ekainak 26

.

The High Note

Los Angelesko musika eszenan girotuta dago Nisha Ganatraren film berria eta Grace Davisen (Tracee Ellis Ross) istorioa kontatuko du, izar bilakatu duen artista batena. Maggie (Dakota Johnson) bere laguntzailea da, lanez gainezka dagoen neska bat, eta musika-ekoizle bihurtzea amesten du. Managerrak (Ice Cube) bere ibilbidea norabidez aldatzeko proposamena luzatuko dio Graceri, baina Maggirekin batera beraien bizitzak betirako aldatzeko plan korapilatsu bat pentsatuko du.

.

Mary

Garraio negozio bat ireki nahi duen familia batek sekretu beldurgarri bat ezkutatzen duen itsasontzi bat erosiko du. Zoritxarrez, itsasontzia itsaso zabalean dagoenean soilik izango dute sekretuaren berri.

Gary Oldman, Emily Mortimer edota Manuel García-Rulfo aktoreek parte hartuko dute Anthony Jaswinskik zuzendutako filmean.

.

Human lost

Fuminori Kizaki japoniarrak zuzendutako animaziozko filma da, 2036an kokatutakoa. Medikuntza arloko asmakizun iraultzaile batek heriotza gainditzea lortu du “Shell System” metodoaren bidez. Hala ere, aberatsenek bakarrik eskura dezakete teknologia hori, eta Yozo Oba ez dago haien artean. Amets arraroek asaldatuta, bere lagun onena kide den motozaleen talde batean sartzea erabakiko du, eta elitea bizi den “The Inside” izeneko tokian barneratuko dira.

.

Eurovision Song Contest: The Story of Fire Saga

Lars (Will Ferrell) eta Sigrit (Rachel McAdams) Islandiako bi musikari ezezagun dira, eta inoizko aukerarik onena dute aurrean, herrialdea munduko musika lehiaketarik garrantzitsuenean ordezkatzea. Amets batzuen alde borrokatzea merezi duela sentituko dute.

.

Joker (Movistar+)

Todd Phillipsek zuzendu, idatzi eta ekoitzitako Joker filmean bere ikuspuntu pertsonala eman dio DC Comics-eko pertsonaia zitalari, eta istorioak oso modu originalean jaso du haren mitologia tradizionala.

Zuzendariaren iritziz, gauza ororen gainetik, Gothameko hautsitako gizartean bere lekua aurkitzeko borrokan ari den gizona da Arthur Fleck, Joaquin Phoenixek maisuki hezurmamitu duen pertsonaia.

.

Refugio (Filmin)

Ugandako errefuxiatu-eremu bateko bizitza erakutsiko du Manuel Gonzálezek zuzendutako dokumentalak. Herritarrekin egindako elkarrizketen bidez eta errealitate horretan murgilduz doan ikusle baten inpresioen bidez garatuko du zinegileak lana.

Estreinaldiak: Ekainak 26

Euskal pantailaren gunea