Estreinaldiak: Ekainak 19

Estreinaldiak: Ekainak 19 –

Estreinaldiak: Ekainak 19

Estreinaldiak: Ekainak 19

.

NETFLIX

Nakitai Watashi wa Neko o Kaburu

Miyo “Muge” Sasaki bigarren hezkuntzako ikasle gaztea da, Kento Hinode ikaskideaz maitemindu dena. Uneoro haren atzetik ibiliko da, zelatan, baina mutikoa ez da konturatuko. Egun batean, ustekabean, Tar? izeneko katu bat bihurtzea ahalbidetuko dion maskara bat aurkituko du, eta Kentorengana hurbiltzeko erabiliko du. Hala ere, berriz gizaki bihurtu ezin izateko arriskua agertuko zaio.

Junichi Sato eta Tomotaka Shibayama zinegile japoniarrek zuzendutako animaziozko filma da.

.

Wasp Network

90eko hamarkadako Kuba. Goiz batean, ingurukoei ezertxo ere esan gabe, René González pilotoak hegazkin bat lapurtuko du eta Havanatik Miamira egingo du ihes, Olga emaztea eta sei urteko alaba bertan utzita. Bizimodu berria abiatuko du bertan, eta beste hainbat iheslari kubatarrekin batera, uhartean eraso terroristak egin nahi dituzten Fidel Castroren aurkako antolakundeetan infiltratuko dira, filmari izena ematen dion Liztor Sarea espiotza-sarea osatuz.

Olivier Assayas zinemagileak idatzi eta zuzendutako thrillerra da, Penelope Cruz, Edgar Ramirez eta Gael García Bernal aktore dituena.

.

Feel the Beat

Broadwayn dantzari izateko ametsa betetzeko aukerarik izan ez duela onartu ostean, April bere jaioterrira itzuliko da. Bertan, Atlantic Cityko dantza lehiaketa garrantzitsu batean parte hartu nahi duen neska talde baten irakasle bihurtuko da.

.

Balle perdue

Gaizkile txiki batek bere errugabetasuna defendatu beharko du polizia ustelek bere aholkularia hiltzen dutenean.

.

MOVISTAR+

Ford vs. Ferrari

Carroll Shelby automobilen alorreko ameslaria eta Ken Miles pilotu britainiarra buru dituen ingeniari eta disenatzaile estatubatuar talde bitxi bat da filmaren protagonista. Enkargu berezi bat jasoko duten Henry Ford II. eta Lee Iacoccaren izenean: Ferrari taldearen nagusitasunarekin amaituko duen kotxe berri bat eraiki beharko dute, 1966 urteko Mundu Txapelketaren garaile bilakatuko dituena.

.

Kimi to, Nami ni Noretara (Ride Your Wave)

Unibertsitateko ikasketak abiatzera doanean, Hinako kostaldeko herri batera joango da bizitzera. Surfean aritzea izango du bere eguneroko zaletasunik handiena, garaitezina sentitzen delako.

Herrian sute bat pizten denean, Hinakok Minato suhiltzaile gaztea ezagutuko du. Harekin eraikitako laguntasunak erakutsitakoari esker, Hinako bere ametsa jendeari laguntzea delaz jabetuko da.

.

Bayala – A Magical Adventure

Herensugeak desagertu zirenetik magia itzaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka, baina Sunelf Marweenek arrauntza bat aurkituko du eta esperantza piztuko da berriz ere. Herensugeak Bayalara bueltatzea lortzen badute bakea berreskuratuko dutela uste dute, horregatik, Surah printzesak eta bere lagunek bidaia arriskutsu bati ekingo diote. Bidean, Itzalen Erregina, Ophira eta Nuray (Surahren ahizpaordea) aurkituko dituzte.

FILMIN

En liberte!

Yvonne Santi polizia heroiko eta ausart baten alargun gaztea da. Garrantzi handirik gabeko ikerketa bati esker jakingo du bere senarra ez zela berak uste zuen gizona, gezurti ustela baizik. Lur jota, bere senar ohiak egindako akatsak konpontzen saiatuko da, zauriak sendatzen.

Pierre Salvadori zinegile frantziarraren komedia da, 2018an ikusleen oniritzia jaso zuena nazioartean.

.

Les perseides

Iraganeko bidaia bat aurkeztuko du Alberto Dexeusen eta Ànnia Gabarrórek zuzendutako lanak. Gerra Zibileko oroitzapenek eraikiko dute, eta protagonista, misteriozko gertakari bat argitu atzetik doan Mar izeneko neskatoa izango da. Familiarengandik jasotako istorio eta herrian belaunaldiz belaunaldi zabaldu diren kontakizunei eutsi, eta horietan barneratuko da, lagun berri bat alboan duela.

.

Temblores

Pablo 40 urteko gizon ezkondu bat da, eta bi seme-alaba ditu. Kristau elizkoi eta eredugarria da, baina bere bizimodu tradizional perfektuan arrakalak agertuko dira gizon batekin maitemindu egingo denean: bere sentimendu eta sinesmenak elkarrekin lehian hasiko baitira.

Jayro Bustamante zinemagilearen filmak Sebastiane Latino saria jaso zuen 67. Donostia Zinemaldian.

.

Se rokh (3 faces)

Neska landatar bati Teherango Kontserbatorioan ikasten jarraitzea debekatu nahi diote haren senideek, eta Behnaz Jafari aktore ezagunak ezingo dio ukorik egin haren laguntza-deiari. Behnazek, filmaketa bertan behera utzi, eta Jafar Panahi zinemagilearengana joko du gaztearen arazoen atzean zer misterio ezkutatzen den ezagutzeko. Hala, autoz joango dira herrialdeko ipar-mendebaldean dagoen landa-eremu menditsura eta aktoregai gaztearen herriko biztanle adeitsuak ezagutuko dituzte han. Baina bisitariak aurki jabetuko dira abegikortasuna bezain ahaltsua dela tradizioa…

.

Sofia

Sofia, 20 urteko neska gaztea, gurasoekin bizi da Casablancan. Bere haurdunaldia ezkutatu eta legez kanpo, ezkonduta egon gabe, erditu beharko du. Ospitaleak 24 ordu emango dizkio aitaren paperak aurkezteko agintariei deitu aurretik…

2018ko Cannesko zinema jaialdian gidoi onenaren saria eskuratu zuen Un Certain Regard sailean.

Estreinaldiak: Ekainak 19

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude