Estreinaldiak: Ekainak 12

Estreinaldiak: Ekainak 12 –

Estreinaldiak: Ekainak 12Estreinaldiak: Ekainak 12

.

NETFLIX

Da 5 Bloods

Lau borrokalari ohi afroamerikar Vietnamera itzuliko dira bertan eroritako eskuadroiaren buruzagiaren gorpuzkien bila, baina baita ezkutuko altxor baten promesaren bila ere. Protagonistek Vietnamgo gerraren moraltasunik ezari aurre egin beharko diote.

Skipe Lee zinegile afroamerikarraren lan berria da, eta besteak beste, Chadwick Boseman (Black Panther, 2018) izango da aktore lanetan.

.

4th Republic

Hauteskunde prozesu bete-betean alderdi bateko hautagaia hil egingo dute, baina emakume batek justizia aldarrikatuko du boterean dauden ustelen aurka eginez.

Ishaya Bako zinegileak zuzendutako film nigeriarra da.

.

Nuit de la Glisse: Magnetic

Thierry Donard frantziarrak zuzendutako dokumentalak adrenalina bila dabiltzan kirolarien istorioa kontatuko du. Horiek planetako lekurik urrunenetara egingo dute bidaia.

.

El límite infinito

Jean Maggiren bizitzari buruzko dokumentala da. Poliomielitisa duen Cordobako (Argentina) kirolaria da. Maggik, besteak beste, Himalaya bere besoei eraginez bakarrik mugitzen den bizikleta batekin igo eta Andeetako mendikatea zaldiz zeharkatu zituen.

MOVISTAR+

Bombshell

Gertakari errealak dira film honen oinarria. Fox News informazioaren merkataritza-gune nagusi, boteretsu eta polemikoan lan egindako emakume talde batek, ezagutzera emango ditu Roger Ailes arduradunaren sekretu guztiak.

Jay Roach zuzendariaren azken lan honek Oscar Sarietako hiru hautagaitza eskuratu ditu. Besteak beste, Charlize Theron Emakumezko aktore onenaren sarirako faborito gisa aurkeztuz.

.

Synonymes

Yoav gazte israeldarra itxaropen handiekin lekualdatuko da Parisera, bere herritartasuna alde batera utzi eta bizitza berri bat eraikitzeko asmoarekin. Yoaven ustetan, hiritartasun frantsesa eskuratzea da bere jatorria ezabatu eta salbazioa eskuratzeko modu bakarra. Horretarako, hebreeraz hitz egiteari utziko dio: hiztegia bilakatuko da bere lagunik onena, eta enbaxada israeldarra, berriz, etsairik handiena. Zorionez, ezagutuko duen bikote batek teknika berezi batzuk erakutsiko dizkio ‘frantsesagoa’ izaten laguntzeko.

Nadav Lapid zinemagileak bere esperientzia propioetan oinarritu du kontakizuna, eta horri esker, kritikariek nabarmendutako obra sortzea lortu du.

.

Bohemian Rhapsody

Bohemian Rhapsody Queen musika taldearen ospakizun bat da, eta batik bat Freddie Mercury taldeko abeslariarena. Berak estereotipoekin eta tradizioekin hautsi zuen eta munduko showman maitatuenetako bat izatera iritsi zen. Film honek musika taldearen arrakasta erakusten du bere abesti ikonikoen eta soinu iraultzailearen bitartez; euren arteko krisia Mercuryk bere bizitzaren kontrola galdu zuenean; Live Aid historiako rock kontzertu erraldoienetako bat ere ikusiko dugu Mercuryk bere bizitza mehatxatzen zuen gaixotasun larriari aurre egiten zion unean… Bryan Singer estatubatuarrak zuzendutako filmean, gaur arte musika maite dutenen eta ameslarien inspirazio iturri izan den taldea agertuko zaigu pantailan,  eta Rami Malek aktorea, berriz, Mercuryren azalean ikusiko dugu.

.

Bad Times at the El Royale

Zazpi ezezagun Tahoe lakuan bilduko dira, iragan iluneko El Royale hotel narriatuan. Bakoitzak ezkutatu nahi duen sekretu bat du. Zorigaiztoko gau batean zehar, erredentziorako azken aukera izango dute guztiek… guztia pikutara joan aurretik.

Donostia Zinemaldiko 66.edizioa itxi zuen filma dugu hau, lehiaz kanpo aritu izanagatik, oihartzun handia utzitakoa.

.

FILMIN

Chillida: Esku huts

Eduardo Chillida eskultore euskal herritarraren ibilbidea errepasatuko duen dokumentala da, Juan Barrero zinegileak 2016an zuzendutakoa. 64. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuen lana.

19 urte zituenean, Eduardo Chillida (1924-2002) aparteko talentua zuen atleta bat zen, futboleko mito bihurtzeko bidean zegoena. Baina partida batean izandako lesio izugarri batek betiko aldendu zuen kirol profesionaletik. Une horietan inork susma zezakeen, Pilar Belzunce bikotekideak izan ezik, Hernaniko atezain gazte hura bere patua berridaztekotan zegoela, eta hamarkada batzuk beranduago XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetarikoa bilakatuko zela.

.

Bikes vs Cars

Gizarteak hainbat eragozpenei aurre egin beharko die laster: klima-aldaketari, hiri-kutsadurari edota baliabide fosilen agortzeari, adibidez. Testuinguru horretan, bizikleta aldaketa garrantzitsuaren alternatiba izango da, baina automobilgintzak milioiak inbertitzen ditu bere negozioari eusteko…

Fredrik Gerttenek zuzdendutako dokumental honetan mundu osoko hainbat aktibistak eta teorikok bi gurpiletara egokituago dagoen gizarte batek izan ditzakeen onurak azalduko dituzte.

.

Greener Grass

Mundua aldatu egin da: gizaki guztiek ahoko aparatuak daramatzate, nahiz eta hortzak egoera ezin hobean izan; bikoteak berdin janzteko koordinatuko dira, eta familiek kideak elkartrukatuko dituzte.

Jocelyn DeBoer eta Dawn Luebbe estatubatuarrek zuzendutako komedia satiriko bat da.

.

Vacation!

Existentzialismoa, festa eta alkohola nahasten dituen bidaia sentsoriala zuzendu du Zach Clarkek, non mota guztietako hausnarketak egiteko lekua dagoen: heriotza, sexua eta adikzioak. Indie amerikarraren proposamen erradikala da.

Unibertsitateko lau lagun hondartzan elkartuko dira asteburuan, baina laster dibertsioa lausotu eta droga psikotropiko indartsuak kontsumitzen hasiko dira…

Euskal pantailaren gunea