EHZ festibala>> BERTAN BEHERA (komunikatua)

EHZ festibala bertan behera –

Duela ordubete eskas, eta pena handiz, gaur hastekoa zen Euskal Herria Zuzenean festibala bertan behera uzten dutela jakinarazi du antolakuntzak, eta elkartasun erauntsira deitu dute Lekorneko Garroa gazteluan bertan egin duten prentsaurrekoan.

.

Komunikatua

EHZ festibala>> BERTAN BEHERA

.

Ezinbesteko zubi

Urte luzez hego eta ipar Euskal Herriko gazteen arteko zubi lanak egiten dabil EHZ, eta ezinbesteko hitzordu bihurtua da ditxosozko mugaren bi aldeetako kultur zaleentzako.

Elkarlanean eta ehundaka bolondresen lanari esker antolatua, altermundi mugimenduarekin lotura estua izan du eta musika jaialditzar bat izateaz gaindi, eztabaidagune ere izan da bestelako mundu bat irudikatu eta eraiki nahi izan duenarentzat.

Musika egitarauari dagokionez, etxeko taldeei arreta berezia jarri izan die beti, oren eta oholtza nagusiak emanez, eta aurten, bereziki, azpimarragarria zen oholtzaratzekoa zuen emazteen presentzia.

EHZ festibala bertan beheraEHZ festibala bertan behera

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.