Egunean eguneko ebanjelioa 2010

zuzeu.eus-logo7

Bertan, Meza santua, Egutegi liturjikoa eta Santuak, Eguneko ebanjelioa, Igande eta Jai eguneko hiru irakurgaiak eta Otoitzak agertzen dira, baita ebanjelioen iruzkin laburra ere salmo batzuekin.

Sortzailea eta egilea Luis Manuel de la Encina Ibañez S.J. izan da. Azken urteotan horrelako liburua gazteleraz eskeini izan du Mensajerok Manoloren eskuz eta aurtengoa, estreinekoz eta ea zein harrera duen, euskara batuara itzuli dute.

Zalantzarik gabe euskarazko liturjiaren hutsune bat betetzera dator, orain arte ez delako izan horrelarik, bakarrik Deustuko Unibertsitateak 2006an argitaratu zuena: “Egunean Eguneko Ebanjelioa” liburu lodikotea non 2012 urte arte eguneko ebanjelioak eta beren iruzkinak azaltzen diren.

Horregatik euskaldun kristauok aukera paregabea dugu, ez aurtengoa bakarrik baizik eta aurrerantzean ere, ekimen garrantzitsu honek jarrai dezan. 640 orrialde ditu liburu honek.

Biblia, ebanjelioa, erlijioa, liburua

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude