Egizu irrifarre, bibra positiboa behar dugu

cc-by. Zanastadust. Flickr.
cc-by. Zanastadust. Flickr.

Politikan zentzumenek eta pertzeptzioek duten garrantziaz aritu zen, Gutiérrez-Rubí, izan ere, hitzak ahaztu egiten ditugu baina emozioak hor gelditzen dira. Nagore De Los Ríos, Eusko Jaurlaritzako komunikazio digitalerako zuzendariak –Rafah Harfoushen hitzaldian ere ikusi genuen- egin zuen aurkezpena.

Laburbilduz, gaur EHUren Udako Ikastaroetan parte hartuko duen komunikazio politikoan adituaren ustetan, egun ditugun arazoak entusiasmo kolektiboaren bidetik bakarrik konpondu ditzakegu eta tristura emozio positiboak lideratzeko gai ez denez, irrifarrearen apologia egiten du, entusiasmo kolektibo horren sortzaile eta kanalizatzaile bezala.

Horregatik irrifarrea da politika egiteko modu eraginkorra eta ondotxo daki hori Obamak. Ez da kasualitatea irrifarrea AEBko gobernu berriaren marka irudia izatea.

Izan ere, irrifarrea egiarekin erlazionatzen da eta, aldi berean, aurpegia geure arimaren islada da. Hainbat ikerketen arabera pertsonak aurpegiaren arabera epaitzen ditugu, liburuak azalaren arabera erosten ditugun moduan. Eta epai horretan, pertzepzio horretan, oinarrituta hartzen ditugu erabakiak.

Baina nik baino askoz hobeto kontatzen du guzti hau Antoni Gutiérrez-Rubík berak artikulu honetan eta beherago jarri dudan aurkezpenean, beraz ez dut jarraituko.

Hori bai, atzo arratsaldean entzundako pasarte bat kontatuko dizuet amaitu aurretik. Estatu Batuetan, Alderdi Demokrataren primariak hasi berri zirela, Barack Obama ezezagunak bere lehenengo hitzaldia eman zuen bederatzi pertsonen aurrean. Bederatzi besterik ez omen ziren, tartean 60 urte inguruko emakume beltz bat. Berak bakarrik, dantza eta umorearekin bilera hura porrot borobila izatetik esperentzaren atea bihurtu zuen.

Pertsona bat beste zortziren egoera animikoa aldatzeko gai bada, mitin batek Estatu oso bat aldatu dezake, eta Estatu batek herrialde guztia. Horixe pentsatu zuen Obamak gau hartan. Denborak arrazoia eman dio.

Optimismoa eta pesimismoa, entusiasmoa eta apatia kutsagarriak direla bezain egia da garaipen eta porrotak burutik hasten direla. Zergatik ez dugu irrifarre piska bat egiten mundua hobetzeko?. Bibra positibo pixka baten beharra dugu. Eta posible da. Begira.

Los tristes no ganan elecciones

View more OpenOffice presentations from Antoni.

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

Zer duzu buruan “Egizu irrifarre, bibra positiboa behar dugu”-ri buruz

  • Egia da! Ez da ain zaila emozioak trasmititzea, irribarre batekin gauza asko lortu daitezke. Egin proba, atera kalera eta egin irribarre parez pare datorkizunarekin, seguruenik irribarre batekin erantzungo dizute.Well done! Gustora asten du batek eguna horrelako gauzak irakurrita!