Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

#51DA iragarkia – Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

https://www.youtube.com/watch?v=6tJ1VOVH5V0

Bizipenetan oinarritutako spot hau Azokara etortzeko gonbitea da. Gonbidapen zintzoa.

Gonbidapena Azokara urtero zatoztenontzat, berriro ere guregana etortzeko. Zuei esker baita Azoka arrakastatsua, zuei esker jarraitzen dugulako hobetzen, edo saiatzen behintzat.

Eta Azokara inoiz gerturatu ez zaretenoi ere, gonbidapena. Etorri. Ezagutu. Azokara etortzea merezi du.

Gozatuko duzue.

Azoka ikusmina, irria, jakin-mina, plazera da.

Aspaldiko lagunak agurtzea da.

Proiektu berriak sortzeko aukera da.

Parte hartzea da.

Parte izatea da.

Parte ematea da.

Azokak zuentzat guztiontzat du plana.

Azoka bizitzekoa DA!

Durangoko Azoka bizitzekoa DA!

Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da. 1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude