Kritika zinematografikoa: “Drive my car”

Kritika zinemagografikoa: “Drive my car” –
Kritika zinemagografikoa: "Drive my car"

.

Kritika zinemagografikoa: "Drive my car"Zuzendaria: Ry?suke Hamaguchi
Urtea: 2021
Herrialdea: Japonia

-Ardatz berari bueltaka, aurrera egiteko-

Taxi baten barruan aurkitu genituen bi pertsonaia, gauez, Wheel of fortune and fantasy filmari hasiera ematen zion eszenan. Autoen barnealdeko espazioek eskaintzen duten babes horretan, gurpilen hotsek sortzen dituzten mantra leunek lagunduta, Meiko eta Tsugumiren intimitatean barneratu gintuen Ry?suke Hamaguchik poliki-poliki, hamar minutu inguruko elkarrizketa pausatu harekin. Zer esanik ez, lortu zuen intimitate maila hartara naturaltasunez heltzea ez da lan erraza, eta are gutxiago gidoiaren lehen eszenarekin egitea. Hala ere, Hamaguchik ondo ezagutzen du autoaren barnealdeak momentu intimo eta magikoak bideratzeko duen gaitasun hori; zinema aretoarekin komunean duen gaitasuna, hain zuzen. Drive my carrekin, zinemagile japoniarrak berriz ere egin ditu aretoko butakak kopilotuaren eserleku, eta bolantea eskuetan hartuta, autoaren haizetakoa zinema-pantaila bihurtu du. Izan ere, prentsa-elkarrizketetan aitortu duen bezala, Murakamiren kontakizun homonimoa zinemara moldatzeko arrazoi nagusietako bat  horixe izan da: berriro ere autoetan elkarrizketak filmatzeko aitzakia izatea.

Autoaren barne espazioak eskaintzen dituen metafora meta-zinematografikoak Kiarostamik ere arakatu ditu lehenago, Hamaguchik berak duen antzeko erritmo pausatu eta zehatz horrekin gainera, baita apaindura gutxiko edertasun soil berarekin ere. Japoniarrak Drive my carren bere estilo estetikoa mantendu du, formatu narratiboari dagokionez, ordea, aski aldendu da Wheel of fortune and fantasytik. Izan ere, aurreko film hura bizitzako kasualitate eta topaketa magikoetan oinarritzen zen, eta oraingo honetan gehiago interesatu zaio premia tragikoa. Wheelen epeltasun hartatik aldentzean, alabaina, badirudi bidean elkarrizketek indarra galdu dutela; bada, aurreko filmak zuen naturaltasuna abstrakzioz blaitu da oraingoan, jatorrizko materialaren izaera literarioari dagokion bezala. Hala ere, baliteke abstrakzioak filmari ematen dion hoztasun puntu hori bat etortzea istorioko pertsonaien egoerarekin, iraganeko galerez eta traumez markatutako pertsonaien isiltasun hotz horrekin, alegia.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinemagografikoa: "Drive my car"

Kritika zinemagografikoa: “Drive my car”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude