Donostiako Zinemaldiko filmen euskararen garapena

Donostiako Zinemaldiko filmen euskararen garapena

2016-2017 Mintzalagunen matrikulazio kanpaina abian jarri dugu eta parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik aurrera zabalik dela jakinarazi nahi dizugu. Bide batez, zure elkartean informazioa zabaltzeko laguntza eskatu nahi dizugu.

Aurten ere, Bagera Elkarteak, Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egin du. Hona hemen, Sail eta filma guztiak kontutan hartuta 2016ko Zinemaldian izan den euskararen garapena:

Film kopuruei dagokienez

219 filmetatik 15 euskaraz ekoitzi dira (%6,85) eta 24 film euskaraz azpidatzi dira (%11).

Emanaldiei dagokienez

Azpidatziak izan diren filmen kopurua %6,8 izan da. Euskara hutsez edo euskara eta beste hizkuntza batean ekoitzitako filmen emanaldiak, berriz, %7. Euskarara bikoiztutakoak, haur sailean proiektatutako filmak izan dira, aurreko urteetan bezala filma guztiak euskaraz entzun ahal izan dira sail honetan.

Hona hemen filmetan grafikoki euskarak izan duen garapena urtez urte portzentajeetan:

Donostiako Zinemaldiko filmen euskararen garapena

Orokorrean hartuta, iazko Zinemaldiaren filmen kopuruan euskarak gora egin badu ere (%17,37tik %21era), oraindik ere euskararen presentziak oso urria jarraitzen du izaten (219 filmetatik 46 filmek izan dute euskararen presentzia eta 526 emanaldietatik 85 emanalditan, hain zuzen).

Horretaz gain, euskaraz ekoiztutako eta azpidatzitako filmak sail guztietara zabaldu behar direla uste du Bagera Elkarteak. Urtetik urtera sail ezberdinetara zabaltzen ari da euskara, baina oso modu apalean. Aurten, gainera, Sail Ofizialean euskarazko edo euskaraz azpidatzitako filmek ez dute lekurik izan.

Hona hemen sailez sail, aurten, euskarak izan duen lekua:

euskararen-garapena-sailez-sail-2016

2016
Saila Film kopurua Euskaraz %
Sail Ofiziala 25 0 0
Zuzendari Berriak 16 0 0
Horizontes Latinos 13 0 0
Zabaltegi 24 6 25
Perlak 16 2 12,5
Emanaldi Bereziak 6 0 0
Culinary Zinema 7 4 57,14
Savage Cinema 5 1 20
Zinemira 17 10 58,82
Made in spain 9 0 0
Belodromoa 4 1 25
Haur Zinema 7 7 100
Jacques Becker 15 6 40
The Act of killing 32 7 21,87
ETB emanaldiak 5 2 40
Besteak 18 0 0
* Oharra: “Euskaraz” diogunean jatorrizko bertsioa euskaraz, euskaraz azpidatzia edo euskaraz bikoiztua izan dela esan nahi dugu.

Donostiako Zinemaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren diru laguntza jasotzen du. EAEn euskara hizkuntza ofiziala denez, Donostiako Udal Ordenantzek hala jasota, euskarak, gutxienez, gazteleraren trataera berdina izan behar du. Baina ondorioetan ikusiko dugunez, hori ez da horrela. Are gehiago, euskararen erabilerak txikia jarraitzen du izaten. Horregatik, Bagera Elkarteak uste du instituzioek esfortzu berezia egin beharko luketela filmak euskaraz azpidatzi daitezen.

Donostiako Zinemaldiko filmen euskararen garapena

Zer duzu buruan “Donostiako Zinemaldiko filmen euskararen garapena”-ri buruz

  • Mila esker datuak horren argi eta gordin azaleratzagatik. Beste artikulu baten erantzun dudan legez, itzela da datuetan zehazten duzuena, eta eskandalua beharko luke. Denon diru publikoz egin baina biztanleen zati handi bati Zinemaldiaz gozatzea baztertu. Katalunian ere denek dakite espainolez, eta Sitges-eko eta beste zinemaldi batzuetako datuak begiratu eta gurea are onartezinagoa dela jabetzea da.

    Medikuaren auzian sendagile askorik ez dagoen aitzakia erabil liteke, edo unibertsitateko ikasgaietan, onartezin baina aitzakia hor dago. Baina hemen borondate kontua da, euskaldunak baztertzeko borondatea zehazki. Filma euskaraz azpidazteak ez die ezer kentzen erdaldunei, berdin-berdin segi dezakete Zinemaldia. Eta ezin uler dezaket Zinemaldia segitzen duten dozenaka kritikari-kazetari-idazle-aditu euskaldunek zergatik ematen dioten hain garrantzi txikia.