Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko IZARRAK

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko izarrak –

Besteak beste, Sean Baker, Laurent Cantet, Julia Ducournau, Xavier Giannoli, Lucile Hadzihalilovic, Ryusuke Hamaguchi, Radu Jude, Kira Kovalenko, Joachim Lafosse, Gaspar Noé, Todd Haynes, Carlos Saura, Céline Sciamma, Claire Simon, Javier Bardem, Jessica Chastain, Marion Cotillard, Penélope Cruz, Johnny Depp, Emmanuelle Devos, Dolores Fonzi, Charlotte Gainsbourg, Louis Garrel, Vincent Lindon, Noémie Merlant, Clarke Peters, Raphael, María Valverde, Simon Rex eta Stanley Tucci Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan izango dira.

Antzezle, zinemagile, ekoizle eta gidoilarien zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izango direla Zinemaldiaren 69. edizioan euren filmak aurkezteko. Marion Cotillard eta Johnny Depp Donostia Sariez gain, aktore ugari ere bertaratuko dira Zinemaldira, hala nola hauek: Javier Bardem (El buen patrón, Sail Ofiziala), Jessica Chastain (The Eyes of Tammy Faye, Sail Ofiziala), Penélope Cruz (Competencia Oficial, Perlak), Emmanuelle Devos (Vous ne désirez que moi, Sail Ofiziala), Dolores Fonzi eta María Valverde (Distancia de rescate, Sail Ofiziala), Charlotte Gainsbourg (Jane by Charlotte, Perlak), Louis Garrel (La Croisade, Perlak), Vincent Lindon (Undercover –Sail Ofiziala– eta Titane –Perlak–), Noémie Merlant (Mi iubita, mon amour, Zabaltegi-Tabakalera), Clarke Peters eta Stanley Tucci (La Fortuna, Sail Ofiziala). Halaber, zinemagintza garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk Donostiara etorriko dira euren filmak aurkeztera, hala nola Laurent Cantet (Arthur Rambo), Lucile Hadzihalilovic (Earwig) eta Claire Simon (Vous ne désirez que moi) Sail Ofizialeko zinemagileak. Perlak sailean hautatutako filmei dagokienez, pertsona hauek izango ditugu Donostian: Julia Ducournau (Titane) Urrezko Palmorriaren irabazlea, eta Vincent Lindonez gain, Agathe Rousselle filmeko aktore protagonistak ere lagun egingo dio zuzendariari; Todd Haynes, Carol filmaren zuzendaria, zeinak The Velvet Underground aurkeztuko baitigu, Sean Baker, The Florida Project lanaren zuzendaria, zeina Simon Rex aktorearekin izango baita; Charlotte Gainsbourgek bere amari (Jane par Charlotte / Jane by Charlotte) egindako omenaldi zinematografikoa aurkeztuko digu; Virginie Efira aktorea Benedetta filmaren ordezkari gisa etorriko da; Louis Garrel eta Joseph Engel La Croisade / The Crusade filmagatik; Xavier Giannoli zuzendaria eta Benjamin Voisin aktorea Les illusions perdues / Lost Illusions filmari laguntzeko; Les Intranquilles / The Restless filmeko errealizadorea, Joachim Lafosse (Zilarrezko Maskorra 2015ean), Damien Bonnard eta Leïla Bekhti bikote protagonistarekin etorriko da, eta, azkenik, Céline Sciammak, Petite Maman aurkezteaz gain, master class bat eskainiko digu Nesten. Pandemiak eragindako mugikortasun-arazoak gorabehera, Asiako ordezkaritza garrantzitsua egongo da, Ryusuke Hamaguchi zuzendari japoniarrak (Guzen to Sozo / Wheel of Fortune and Fantasy eta Drive My Car) ere bidaiatuko baitu Donostiara.

Irailaren 12tik aurrera erosi ahal izango dira Donostiako Zinemaldiko sarrerak

Donostia Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera sailean hautatutako zinemagile ezagunen bisita jasoko du, hala nola, Gaspar Noé (Vortex), Françoise Lebrun aktorearekin batera; Radu Jude (Babardeal? cu bucluc sau porno balamuc / Bad Luck Banging or Loony Porn); Jean-Gabriel Périot (Retour à Reims [Fragments] / Returning to Reims [Fragments]), eta Peter Kerekes (Cenzorka / 107 mothers). Halaber, lehen edo bigarren filmarekin nabarmendu egingo diren emakumezko zuzendari gazteak ere izango dira Donostian: Tea Lindeburg (Du som er i himlen / As in Heaven, Sail Ofiziala); Alina Grigore (Crai nou / Blue Moon, Sail Ofiziala); Laura Wandel (Un Monde / Playground, Zabaltegi-Tabakalera), Cannesko Un Certain Regards sailean FIPRESCI saria jaso zuena eta Nesten master class bat emango duena; Florence Miailhe (La Traversée / The Crossing, Zabaltegi-Tabakalera); eta Kira Kovalenko (Razzhimaya kulaki / Unclenching the Fists, Zabaltegi-Tabakalera).

Ohikoa denez, Espainiako eta Latinoamerikako industria zinematografikoko protagonista ugari izango dira Zinemaldian Sail Ofizialean, Carlos Saurak aurkeztuko du Zinemaldiaren 69. edizioaren hasierako film laburra, Rosa Rosae. La Guerra Civil; Icíar Bollaínek Maixabel aukeztuko du, Isa Campo gidoilariak eta Blanca Portillo, Luis Tosar (Zilarrezko Maskorra 2003an), María Cerezuela eta Urko Olazabal antzezleek lagunduta; El buen patrón filmeko zuzendari eta protagonista Fernando León de Aranoa (Zilarrezko Maskorra 1998an eta Urrezko Maskorra 2002an) eta Javier Bardem (Zilarrezko Maskorra 1994an) Donostiara bertaratuko dira Celso Bugallo, Tarik Rmili eta Manolo Solorekin, baita Almudena Amor hasiberriarekin ere, zeinak La abuela laneko rol protagonista ere egin duen Vera Valdezekin batera; Amor eta Valdez Paco Plaza zuzendariarekin eta Carlos Vermut gidoilariarekin batera izango dira Donostian. Jonás Truebak (Quién lo impide) bere aktore-zerrendarekin batera bidaiatuko du Donostiara (Candela Recio, Pablo Hoyos, Silvio Aguilar, Pablo Gavira, Claudia Navarro, Rony-Michelle Pinzaru, Marta Casado eta Javier Sánchez), baita Alejandro Amenábarrek (La Fortuna) ere, Stanley Tucci, Clarke Peters (The Wire), Ana Polvorosa, Álvaro Mel, Tania Miller eta Karra Elejalde aktoreez lagunduta. La hija pelikulari dagokionez, Manuel Martín Cuenca zuzendaria eta bere filmeko hiru protagonistak Javier Gutiérrez (Zilarrezko Maskorra 2014an), Patricia López Arnaiz eta Irene Virgüez) etorriko dira Zinemaldira La hija. Azkenik, Daniel Monzónek (Las leyes de la frontera) emango dio amaiera Zinemaldiari, Marcos Ruiz, Chechu Salgado eta Begoña Vargas aktoreekin batera.

RTVEren bi galek Mediterráneo filmeko taldea ekarriko digute Donostiara: Eduard Fernández (2016ko Zilarrezko Maskorra), Anna Castillo, Dani Rovira eta Sergi Lopez aktoreak, eta Òscar Camps aktibista; halaber, Érase una vez Euskadi filmeko aktoreak ere izango dira Zinemaldian, hala nola Marian Álvarez (Urrezko Maskorra 2013an) eta Arón Piper (Élite). Josefina filmari dagokionez (New Directors sailean hautatua), Roberto Álamo eta Emma Suárez aktoreak Javier Marco zuzendariarekin eta Belén Sánchez Arévalo gidoilariarekin batera etorriko dira; Made in Spain sailak, bestalde, ordezkari ugari izango ditu Donostian: Agustí Villaronga (El ventre del mar / El vientre del mar); Javier Espada (Buñuel, un cineasta surrealista), Ángela Molinarekin batera; Ainhoa Rodríguez (Destello bravío); Javier Tolentino (Un blues per a Teheran / Un blues para Teherán); Júlia de Paz (Ama), Tamara Casellas filmaren protagonistarekin; Ezequiel Montesekin eta Antonio Dechent eta Elena Martínez (Hombre muerto no sabe vivir) aktoreekin batera; Adrián Silvestre (Sedimentos), eta Luis López Carrasco (El año del descubrimiento)

Zinemaren eta musikaren arteko loturari gagozkiola, honako hauek izango ditugu aurten: Raphael (Raphaelismo, Movistar Gala); Vetusta Morla musika-taldea, La hija filmaren soinu-banda sortu duena; Evaristo Páramos, Abel Murua La Polla Records taldeko baxu-jotzailearekin batera (No somos nada, Zinemira), eta Belako taldea (Pandemic Tour 2020 Belako, Zinemira).

Competencia Oficial sailari dagokionez, zuzendariak –Gaston Duprat eta Mariano Cohn argentinarrak– izango dira, Penélope Cruz eta Óscar Martínez aktoreekin batera. Claudia Llosa zuzendari perutarrak ere bidaiatuko du Donostiara, Distancia de rescate / Fever Dream bere filmeko aktore María Valverde eta Dolores Fonzi protagonistekin batera. Bestalde, Inés Barrionuevo (Camila saldrá esta noche, Sail Ofiziala) Maite Valero eta Nina Dziembrowski aktoreekin etorriko da. Kiro Russo ere izango dugu Zinemaldian, El gran movimiento (Zabaltegi-Tabakalera) bere filmarekin eta Nesteko ikasle ohi gisa, topaketaren 20. Urteurrena ospatzeko egingo den podcastean parte hartzeko.

Horizontes Latinos sailean, bestalde, zuzendari hauek izango ditugu: Alonso Ruiz Palacios (Una película de policías); Tatiana Huezo (Noche de fuego); Maximiliano Schonfeld (Jesús López); Paz Fábrega (Aurora); Andreas Fontana (Azor); Manuel Nieto, Justina Bustosekin batera (El empleado y el patrón); Madiano Marcheti (Madalena), Simón Mesa (Amparo) eta Lorenzo Vigas (La caja).

Gainera, Klasikoak sailari eta Zinemaldiak Bertrand Tavernierri egingo zaion omenaldiari lotuta, Cannesko jaialdiaren eta Lyongo Lumière jaialdiaren zuzendari eta errealizadore frantziarraren borondate-betearazle Thierry Frémauxek Ça commence aujourd ‘hui filmaren emanaldia aurkeztuko du.

Epaimahaia

Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Dea Kulumbegashvili (Georgia) zuzendaria izango da; iaz lau sari ofizial irabazi zituen Dasatskisi / Beginning bere lehen lanagatik, besteak beste, film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria. Kulumbegashvilirekin batera, Susi Sanchez (Espainia) aktorea, Maite Alberdi (Txile) eta Audrey Diwan (Libano-Frantzia) zuzendari eta gidoilariak eta Ted Hope ekoizle estatubatuarra izango dira Sail Ofizialeko epaiamahaian.

Epaimahai Ofiziala

  • Dea Kulumbegashvili, zuzendaria eta gidoigilea, Georgia (EPAIMAHAIBURUA)
  • Maite Alberdi, zuzendaria eta gidoigilea, Txile
  • Audrey Diwan, zuzendaria eta gidoigilea, Libano-Frantzia
  • Susi Sánchez, aktorea, Espainia
  • Ted Hope, ekoizlea, AEB

17 euskal ekoizpen izango dira 69. edizioko Zinemaldian

Johnny Depp Donostia sari bat

Marion Cotillard Donostia Saria

Johnny Depp, Matt Dillon, Viggo Mortensen eta Gina Gershon Zinemaldiaren 68. edizioan [bideoak]

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko izarrak

Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko izarrak  Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko izarrak

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude