Dock of The Bay: Erakarri nauten dokumentalak

Captura de pantalla 2014-01-08 a las 10.54.28
Askotxotan idatzi ohi ditugu ostekoak, lore edo ostikoak. Ikusentzun ostekoak, irakurri ostekoak. Baina bada gula bat, gogo nimiño bat, pelikularik txarrenak ikustera ala libururik eskasena irakurtzera eramaten gaituena. Bada hasi berri den Dock of The Bay musika dokumentalen jaialdiko sail ofizialean zera hori piztu didaten dokumentalak ekarriko ditut hona. Aurreko idazkia da hau ostekoak osterako, edo ez.

Mistaken for strangers


Zuzendaria: Tom Berninger
Urtea: 2013
Herrialdea: Estatu Batuak
Iraupena: 75 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: The National
Produkzio etxea: American Mary Productions
Sinopsia: 2010ean, The National rock taldea bere karrerako bira handienari egiteko prest zegoen. Hamar urte talde gisa eman ondoren, eta kritikak goraipatutako bost album kaleratu eta gero, azkenean, aitortza zabalago bat lortu zuten. Matt Berninger kantariak Tom anaia gaztea gonbidatu zuen birako taldearekin bat egin zezan. Tomek, beldurrezko filmen zinemagile hasi berriak –Matt baino bederatzi urte gazteagoa eta soilik heavy metal musika entzuten duena- kamera soinean eramatea erabaki zuen bira osoan. Tom erabat galduta dabil indie rock musikaren munduan, eta anaiaren itzalean bizitzeak barruan duen anaia txikia aterarazten dio: edan egiten du, kexu da etengabe, eta ahalegindu egiten da bere handinahiak eta biran dituen erantzukizunak orekatzen. Emaitza anaia batzuei buruzko film bat da, eta nola egin daitekeen zerbait norberaren kabuz.

Habana Flou – Calle Real 70, 2ª puerta


Zuzendaria: Juan Carlos de la Rubia
Urtea: 2012
Herrialdea: Espainia, Kuba
Iraupena: 55 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Editoreak: David Schafer
Sinopsoa:Kubako hip hop underground mugimenduak bigarren ate bat irekitzen dio itxaropenari inguruko egoera soziopolitikoa aldatzeko. Habana Flou, Calle Real 70, 2ª P mugimendu horri buruzko film luze dokumental bat da eta soinu bandan jasotzen ditu Habanako klanen eta estudio klandestinoen azken musika bilduma. Los Aldeanos, Papá Humbertico, Randy Acosta, Escuadrón Patriota, Silvito El Libre, Danay Suárez eta abarren errimek bideratzen dute hein handi batean istorio honen argumentua. Istorioa, hain zuzen, hiru urtetan igarotzen da Habanako aldirietako herrixka batean.

Invisible


Invisible from cajaconcosasdentro on Vimeo.

Zuzendaria: Víctor Iriarte
Urtea: 2012
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 65 min.
Jatorrizko hizkutza: Gaztelaniaz
Protagonistak: Maite Arroitajauregi Mursego
Produktoreak: cajaconcosasdentro & Krea Expresión Contemporánea

“Esan nizun banpiroei buruzko film bat egiten ari nintzela eta soinu banda zuk egitea gustatuko litzaidakeela. Zuk galdetu zenidan ea film tristea zen eta nik pixka bat esan nizun. Gero, galdetu zenidan ea filma guri buruzkoa zen eta nik baietz esan nizun”. Banpiroei buruzko film bat. Amodiozko film bat. Musikal bat.

Last shop standing


Zuzendaria: Pip Piper
Urtea: 2013
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 50 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Editoreak: David Cawley
Produktoreak: Pip Piper and Rob Taylor
Produkzio etxea: Blue Hippo Media

Last Shop Standing lana Graham Jones idazleak idatzitako liburu berean oinarrituta dago eta salmahaiaren atzera eramaten gaitu jakiteko zergatik desagertu diren ia-ia 2000 disko denda Erresuma Batuan. 1960an, 1970ean eta 1980an disko dendek izan zuten igoera handia erakusten du filmak, baita grafikoen eragina, tratu ilunak, biniloaren desagertzea eta diskoen eta teknologien berrien hazkundea ere.
Noiz okertu zen dena? Zergatik ixten ziren 3 denda astean? Disko dendarik gabe geratuko al gara deskargek goraka jarraituz gero?
20 disko denden jabek eta musika industriako buruk hitz egiten dute, baita Paul Weller, Johnny Marr, Norman Cook, Billy Bragg, Nerina Pallot, Richard Hawley eta Clint Boon musikariek ere, besteak beste, eta adierazten dute dendak bilakatu zirela eta oraindik ere badirela beren musika heziketaren zati bat, talde berriak eta musika berria maitatzeko eta aurkitzeko lekuak.

Good ol Freda


Zuzendaria: Ryan White
Urtea: 2013
Herrialdea: Erresuma Batua, Estatu Batuak
Iraupena: 87 min.
Jatorrizko hizkutza: Ingelesa
Protagonistak: Freda Kelly, Tony Barrow, Billy Hatton, Billy Kinsley, George Harrison, John Lennon, Paul McCartney, Ringo Starr
Musika disenatzailea: Henry Auerbach, Justin Richard
Musikagileak: Paul Koch
Produktoreak: Jessica Lawson, Kathy McCabe, Ryan White, Helen Kearns, Peggy McCabe

Freda Kelly Liverpooleko nerabe lotsati bat zen tokiko talde batekin lan egiteko eskatu ziotenean, talde handia bihurtzeko itxaropenez. Noraino iritsi zitezkeen ez bazekien ere, Fredak hasieratik sinetsi zuen The Beatles taldean eta The Beatles taldeak beragan sinetsi zuen.

Historiaren arabera, The Beatles taldeko kideak 10 urtez egon ziren elkartuta, baina Fredak 11 urtez egin zuen lan haiekin. Jende asko sartu eta irten zen taldearen zirkuluan nazioarteko izarren mailara iritsi bitartean, baina Freda oinarrizkoa izan zen erabateko leialtasunagatik eta arduragatik. The Beatles taldearen idazkari eta lagun sutsu gisa, Freda han egon zen pixkanaka gertatutako historian; historiako talderik onenaren bilakaeraren –aurrerapenen eta okerren, aurrerabideen eta erronken– lekuko izan zen.

Good Ol’Freda lanean, Fredak bere istorioak kontatzen ditu lehen aldiz 50 urtean. Bizirik dauden Beatles taldeko kiden babesa duen eta Beatles taldearen jatorrizko musika nagusi den dokumental gutxitako bat da. Musikaren mundua aldatu zuen talde maiteari buruzko ikuspuntu pribilegiatua eskaintzen du filmak.

Informazio guztia Dock of the Bay atarian.

dock of the bay, dokumentala, Donostia, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude