Diario de Golondrina

Diario de Golondrina –

Nathalie Nothomb. Diario de Golondrina. Anagrama.

pn686.jpgKontalari abila da Nothomb, perbertsioa azalean darabilen horietakoa. Ez du esaten, baina esan gabe doa gaiztakeria haren hitz eta lerro bakoitzean. Dena den, nobelaxka hau, arinkeria da, ongi idatzitakoa eta erraz irakurtzekoa izan arren. Hiltzaile ero zentzumengabeko bat asmatu du Nothombek protagonistaren lanerako, eta gero ekin egin dio haren zoramenaren bideari, ongi harildutako artifizio batean.  Ez besterik. Eros eta Thanatos aipatzen dituzte kritikariek liburuaren kontrazalean, baina jakinekoa da kritikariek ere bizi behar dutela nonbaitetik, eta hitzak behar dituztela haien gainean eurak ere jalgitzeko. Obra txiki eta ezdeusa, liburu hau, baina gustagarria ere bai. Ene irudikotz.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Diario de Golondrina”-ri buruz