DENDAOSTEKOAK liburu berria aurkeztu zuen atzo Uxue Alberdik

DENDAOSTEKOAK liburu berria aurkeztu zuen atzo Uxue Alberdik – 

DENDAOSTEKOAK liburua aurkeztu zuen atzo goizean Uxue Alberdik Donostiako Udal liburutegiko sotoan.

Azken lau hamarkadak jasotzen dituen Elgoibarreko bi ahizpen (bata jostuna bestea brodatzailea) dendaren kronika literarioa da DENDAOSTEKOAK. Denda bera protagonista izanik, dendatik eta dendaostetik kontatuko dira bi ahizpen eta herri baten mugimendu eta  eraldaketa guztiak. “Kronikagarria ez zena, kronika bihurtzea” azaldu zuen Alberdik.

Sinopsia:

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.
Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

 

DENDAOSTEKOAK liburu berria aurkeztu zuen atzo Uxue Alberdik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude