Denbora makinan, euskal rock erradikalaren garaira

Talde horien guztien argazkiak daude ikusgai. Baita hainbat disko azal eta kontzertu historikoetako sarrerak ere. Esate baterako, Hertzainaken agurrarena. Donostiako Anoeta kiroldegian 1993ko urtarrilaren 24an eman zuenekoa. Hainbat gonbidatu ezagun izan zituzten alboan, hala nola, Maialen Lujanbio, Jon Lopategi, Ruper Ordorika, Kepa Junkera, Igor Elortza, La Polla…

80ko hamarkadan musikari buruz sorturiko komunikabideei ere txokoa egin diete erakusketan. Musikariak Kortaturi 1985eko urrian eskainitako azala, kasu. 150 pezeta balio zituen aldizkariak. El Tubo Euskal Herriko musika egunkariaren 1989ko abuztuko azala ere jaso dute; Hertzainak taldea ageri da bertan. Diskoetxeen tamaina handiko afixak ere ez dira falta.

Abendu bukaera bitartean bisita daiteke erakusketa. Euskal Herriko garai bateko musika ulertzeko, ezinbestekoa.

Hertzainak taldearen irudia

Irudia | Hertzainak taldearen irudia | ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

2 pentsamendu “Denbora makinan, euskal rock erradikalaren garaira”-ri buruz

  • Hertzainak-en agurra 83an? Bertan izan nintzen, baina zifra horren arabera 8 urte nituen.

  • Kartelean bertan ikusten da benetako data: 1993koa. 18 urte bazenituen, beraz, Marimotots!