Denak du bere logika, gureak ezik

Aurkezle lanetan ibilita denetarik gertatzen da, baina ez zait sekula ahantziko 2002. urteko Euskadi Sarietan gertatutakoa. Zeremonia handiko gertaera izaten zen orduan Euskadi Sarien gaua, Lehendakaritzan bertan antolatzen zena.

Ez dut gogoan nortzuk saritu zituzten euskarazko alorrean urte hartan, baina ez zait ahantzi gaztelaniakoan Antonio Altarriba zaragozar gasteiztartua izan zela saritua, La memoria de la nieve eleberriagatik. Hala ere, jakingo duzu segur asko, komigintzaren teoriko eta sortzaile bikain izateagatik dela ospetsuagoa Altarriba eta nik, behintzat, oso gaztetik haren liburu bat esku artean izan nuelako edo, bikainen parnasoko egiten nuen.

Egun hartara arte.

Denak du bere logika, gureak ezik

Saria eskertzeko tenorea iritsi zenean, izugarria egin zitzaidan Altarribak bota zuen diskurtso espainolzale eta kolonialista, kexatzen baitzen Jaurlaritzak ez ziola laguntzen gaztelaniazko literaturari, ez zuela onartzen gaztelera Euskadiko hizkuntza moduan… Besteak beste,  mindurik agertu zen han ziren gainerako saritu eta agintariekiko, ez baitzituen ulertu ahal izan euskaraz eginiko mintzaldiak. Zabarkeria handi gehiagoren artean trauskil bota zuen  multikulturalismoa eta bilinguismoa bultzatu behar zirela, eta guk ez genuela egiten halakorik. Alegia, han ginen euskaldunok ez ginen behar bezain multikulturalista eta poliglota, atzerakoiak ginen, bere iritzirako.

Aurkezleari zegokion bazterretik entzun  nion  adi eta harritu egin nintzen nola orduko Kultura Sailburu zen Miren Azkaratek edo Ibarretxek Lehendakariak berak nola ez zioten erantzun. Nik ez dakidan protokoloaren gauzak izango dira, aste hartan honela argitartu bainuen El Mundo egunkarian neukan euskarazko zutabean, gaztelaniaz:

” (-) me quejo del tono a reprimenda con que sonó en aquel estrado de lujo, donde era el propio Antonio el único incapaz de entender los discursos ajenos. Las otras siete personas que lo acompañábamos allí, somos realmente bilingües, cuanto menos, y no tuvimos ningún problema para entender lo que Antonio dijo. Si es que Altarriba cree realmente en sus palabras, me lo imagino apuntándose de inmediato a un euskaltegi, pues en el choque real de dos lenguas, el ejercicio de una de ellas es imposible si la otra parte no aprende lo suficiente como para entenderla. El resto son pamplinas retóricas.

Yo no puedo utilizar con Antonio la lengua que elijo si él no hace el esfuerzo de aprenderla. En cambio él sí que puede utilizar la que desee. No hay problema. Hoy es el día en el que no conozco a ningún vascoparlante que no sea bilingüe. El discurso de Antonio resultó muy apropiado para sí mismo e inmerecido para los bilingües que allí nos encontrábamos. En todo caso, es él, quien impide la concreción práctica de los derechos lingüísticos ajenos.

Orain konturatzen naiz alferrik dela batzuetan ezertan saiatzea. Ahuntxaren umea antxumea izaten dela, eta makalak ezin duela eman madaririk.

Antonio Altarribak Espainiako Biblioteca Nacionalari eman dio orain bere ondare bibliografikoa. Normala den bezala, espainol zintzo bati dagokion moduan. Eskubide guztia du horretarako, berea dena nahi duenari emateko, jakina. Baina Euskadi Saria escritor vasco direnei ematen zaienez, buruan neukan sartuta balizko Euskal Biblioteka Naziolanari eman ziezaiokeela egunen batean bere ondarea, edo Gasteizko udal liburutegiari edo Euskal Herriko besteren bati, hemengo idazlea izaki.

Zozoak gu, beti bestelako esperantza eta begiramendutan gabiltzan koitaduok, behar ez den lekuan indarrik eta denborarik alferrik galtzen ikasi ez dugun inozook; arrazoi bidez, kolonizatzaileak kolonizatzaile izateari utziko diola uste dugun kolonizatutxook.

……………………………………………………………………..
(Zutabea osorik, 2003/12/13 egunekoa)

Altarriba y su discurso

Si se me da licencia para la salvedad, quisiera comenzar en lengua española esta columna que suele estar escrita en vascuence. Lo quiero hacer así para comentar el discurso que el colega Antonio Altarriba ofreció en la gala de los Premios Euskadi de Literatura. Un discurso, a mi juicio, memorable.

Antonio se basó en tres ejes: la reclamación de más ayuda por parte del Gobierno Vasco para la literatura de escritores vascos que escriben en castellano. el reconocimiento del español como propio del País Vasco, y el ensalzamiento del pluralismo y el bilingüismo propios de nuestra comunidad. Voy por pasos.

La solicitud de más ayudas para la creación literaria en español, quedó como crítica al Departamento de Cultura. No sé como lo hacen en las demás comunidades, pero dudo de que la nuestra quede por debajo en ese aspecto en comparación con las comunidades de Extremadura y Castlla-La Mancha, pongamos por caso. El ámbito de un escritor vasco que escribe en castellano, es el propio de la lengua castellana, con sus premios, becas y ayudas, diez mil veces más numerosas que a la creación en vascuence. La competencia natural de escritores como Antonio, no la constituimos los escritores en vascuence, sino los escritores de la extensión del español. Ya la quisiéramos, ya.

En cuanto al reconocimiento que la lengua española merece como tesoro cultural propio de los vascos. Antonio llega tarde. Mitxelena ya nos lo dijo hace más de treinta años, y le creímos a pies juntillas.

La loa a la multiculturalidad y, sobre todo, al respeto a la diversidad de las lenguas y al bilingüismo, la suscribo de cabo a rabo. No obstante me quejo del tono a reprimenda con que sonó en aquel estrado de lujo, donde era el propio Antonio el único incapaz de entender los discursos ajenos. Las otras siete personas que lo acompañábamos allí, somos realmente bilingües, cuanto menos, y no tuvimos ningún problema para entender lo que Antonio dijo. Si es que Altarriba cree realmente en sus palabras, me lo imagino apuntándose de inmediato a un euskaltegi, pues en el choque real de dos lenguas, el ejercicio de una de ellas es imposible si la otra parte no aprende lo suficiente como para entenderla. El resto son pamplinas retóricas.

Yo no puedo utilizar con Antonio la lengua que elijo si él no hace el esfuerzo de aprenderla. En cambio él sï que puede utilizar la que desee. No hay problema. Hoy es el día en el que no conozco a ningún vascoparlante que no sea bilingüe. El discurso de Antonio resultó muy apropiado para sí mismo e inmerecido para los bilingües que allí nos encontrábamos. En todo caso, es él, quien impide la concreción práctica de los derechos lingüísticos ajenos.

Eta hemendik aurrera, Antoniok hiztegiak edo lagunak beharko ditu  milagarrenez idatziko dudan txiste kaxkarra ulertzeko. Badoa elefante bat oihanean eta txingurri bat zapaltzen du. Elefanteak, ai!, esaten du minaren minez. Txingurriak, ostera, ez du ezer esaten. Ezin du.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Denak du bere logika, gureak ezik”-ri buruz