[Zinema Euskaraz] DC Supermaskoten Liga

[Zinema Euskaraz] DC Supermaskoten Liga –

Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan ikusgai, gaurtik aurrera, “DC Supermaskoten Liga” filma, Zinema Euskaraz programaren barruan.

Familia osoarentzako filma da, estatubatuarra, Jared Sternek eta Sam Levinek zuzendua.

Krypto Supertxakurra eta Superman lagun banaezinak dira. Superbotere berberak dituzte eta elkarrekin borrokatzen dute krimenaren aurka Metropolisen. Superman eta Justiziaren Ligako gainerako kideak bahitzen dituztenean, Kryptok kaleko koadrila heterogeneo batekin topo egin (Ace Bati-untxaria, CV txerri vietnamita, Merton Dordoka eta Chip Urtxintxa) eta superheroiak erreskatatzen laguntzeko konbentzitzen ditu. Horretarako, beren barruan deskubritu berri dituzten botereak erabiltzen ikasi beharko dute.

[Zinema Euskaraz] DC Supermaskoten Liga

.

Zinema hauetan proiektatuko da filma

  • Bilboko Golem Alhondiga
  • Getxo Zinemak aretoa
  • Gasteizko Gorbeia zinemak
  • Donostiako Antiguo Berri
  • Errenteriako Niessen
  • Iruñeko Golem La Morea

.

Pelikula hau, ‘Ilargirantz’, ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’, ‘Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk’ eta ‘Ama mu’ filmen ostean, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren aurtengo bosgarren estreinaldia izango da.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. 

[Zinema Euskaraz] DC Supermaskoten Liga

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude