Das Weisse Band, Austria XX.mendearen hasieran

MTM0Ng==

Herriko irakasleak narratzen du XX.mendearen hasieran, lehen mundu gerra hasi baino lehen, jauntxo baten jabegoan dagoen nekazal herri austriar baten bizitza. Txundigarria da nolako zuzentasunarekin lantzen duen gaia eta nola erakusten dizkigun garaiko Austria herrikoieko giroa eta ohiturak.

Herriko itxura garbi eta kristauaren atzean ordea, bestelako mamu eta ideia doilorragoak ezkutatzen ziren; denek ezagutu arren, denek ezkutatzen zituztenak. Nolabait, elizak eta moral kristau zorrotzak erreprimitzen zituzten giza-joerak, beste bide batzuetatik espresatzen zirenak. Beste bide misteriotsuago batzuetatik hain zuzen.  Medikuak izandako ezbehar batekin hasi eta I. Mundu gerlaren  hasierarekin amaitzen da Hanekeren azken maisulana. Nahikoa garai oso bat erakusteko, nahikoa kristautasunaren moral bikoitza eta honek garai hartan zuen indarra eta boterea adierazteko.

Oscarretarako nominazioa jaso du atzerriko pelikula onenaren atalean, eta urteko pelikula europar onena dela esan dute Europako zinemaren sarietan. Benetan gomendatzen dizuet DAS WEISSE BAND filmea, ikus ezazue.

MTM0Nw==

Irudia | La Cinta Blanca | Haneke | Creative Commons By SA
Irudia | Das Weisse Band | Haneke | Creative Commons By SA
Alemania, austria, das weisse band, filmea, Haneke, herria, kristautasuna, la cinta blanca, michael-haneke, pelikula, protestantismoa, zinema
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude