[Zine kritika] Dantza

[Kritika] Dantza –

Zuzendaria: Telmo Esnal

Urtea: 2018

Herrialdea: Euskal Herria

Dantza

Dantza erritmoari jarraitzen dion ondorio logikoa da, edo agian dantzaren ondorio logikoa erritmoa izan daiteke, ez daukat guztiz argi. Arnastea bezain berezkoa zaigula dakit, dantza, erritmoa, eta erritua, naturarekin lotzen gaituen alde tribala, basatia. Dantzak erabilera ugariak izan, badituelako: Ongi etorrietarako, ospakizunetarako, eskerrak emateko, dibertimendu soilerako ere, lehiatzearren egin daiteke, norgehiagokan, edo gurtzeko asmoz.

Telmo esnalek berebiziko kemena eta ausardia erakutsi du bere azken lanean, dantzari dion begirune eta maitasuna aldarrikatuz. Jakin badakit zinta ez dela denen gustukoa izango, hitzik gabeko filma, dantza eta doinua besterik ez, larrubizirik, ez da nolanahiko gauza. Baina guztiz harrigarria den mundua sortu du ikusleontzat, goza dezagun. Dantza ere badelako lengoaia bat, lengoai eszenikoa, biluzia, mugimenduaz azaltzen dena, mugimenduaz soinua sortuz, musika, edo musikaz lagunduta, elkarrekin dantzatuz, lagunduz.

Filmak izugarrizko ekipo teknikoa biltzea lortu du, argazki ezin hobea, aretoa inguratzen duen soinu diseinu izugarria, arte zuzendaritzaren berezitasuna, eta horrela jarraituko nuke luzean. Hain da berezia, non, bat batean Jodorowskiren zinta edo Matthew Barneyren filma ikusten ez ari nintzen galdetu diot neure buruari.

Argi dudana da, Esnalen apustua guztiz asmatua dela, zintzoa, barrokoa akaso, koloretsua ere, baina guztiz hipnotikoak diren momentuetara eramango gaituena, mantra bat errepikatzen ariko bagina bezala.

Sustraiak sakoneraino daude errotuak zintan, eta handik loratzen dira pantailan ikusiko ditugun eszenak, guztiz gogoangarriak diren errealizazio momentuak eskainiz, kamera mugimendu bortitzekin, eta kaleidoskoikoak diren planuen konposaketa konplexuekin.

Benetan eskertzekoa beraz Esnalen lana, eskua luzatzen digulako, guk ere dantza egin dezagun, elkarrekin, tradizioari ziraldo ustekabekoa eginez, zaharrak berrituz, eraldatuz, azala berrituz, baina funtsean enbor beretik edaten duen senaz gozatuz, dantza, funtsezko mugimendu akonpasaturari gurpena, taupadari. Taupatzen duen erritmoa delako dantzara garamana, edo alderantziz, dantzak taupadei erritmoa ezartzen diona.

.

66SSIFF, dantza, kritika, sail ofiziala, Telmo Esnal, zinema, Zinemaldia, Zinemaldia66

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude