Dantza ikuskizuna Igartubeti Baserriko dolarean

Dantza ikuskizuna Igartubeti Baserriko dolarean – 

Dantza ikuskizuna Igartubeti Baserriko dolarean

Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera hau urriak 24ean, 17:00etatik aurrera izango da.

Dantzari gazteek tradizioa, dantzaren bitartez interpretatuko dute baserriko dolarean, bere gunerik paregabenean. Kultur ondarea artearekin uztartzen duen ikuskizuna. Dantzagunearekin, dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuarekin lankidetzan antolatutako jarduera.

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus.

Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, 16:30etan bertan izatea.

 

 

Dantza ikuskizuna Igartubeti Baserriko dolarean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude