Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia

Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia –

Dantzan.eus ataritik jasoa.

Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia
Roseland Musical, Geometría. Argazkia: © Sergi Garriga

Dantza garaikidearen egungo joerak erakutsiko ditu Bilboko Dantzaldia jaialdiak irailaren 22tik abenduaren 1era. Tokiko zein nazioarteko konpainien emanaldiak izango dira antolatu dituzten dozena bat hitzordutan. Bilboko hainbat espaziotan banatu dituzte programako ikuskizunak eta aurten Arte Ederren Museoa batuko da ohiko egoitzen taldera: Azkuna Zentroa, Guggenheim Bilbao, Barakaldo Antzokia, Rekalde Aretoa eta La Fundición.

Dantzaldia 2022k jaialdiak dantza garaikidea publiko guztiari hurbiltzeko duen apustuari eutsiko dio, beraz, hainbat funtzio doakoak izango dira. Besteetarako sarrerak 4,5 eurotik aurrera (+gastuak) izango dira. 2022ko Dantzaldiko egoitza bakoitzaren kanaletatik lortu ahal izango dira (webguneak edo leihatilak).

.

Irailetik abendura hamaika hitzordu

Jaialdia irailaren 22an hasiko da Rekalde Aretoan. Ana Morales Bartzelonako flamenko-dantzariak En la cuerda floja (extractos) aurkeztuko du. Flamenko berriaren pieza da eta Juan José Amador abeslari eta gitarra-jolearen laguntza izango du. Astebete geroago jarraituko du jaialdiak, 29an Deustuko La Fundición aretoan. Bideo-dantza saio bat izango da, XXXplícito izenekoa. Izan ere, Choreoscope Bartzelonako dantzaren film laburren jaialdiarekin batera aukeratutako eta erotikoaren mugan dauden X film labur batzuk emango dituzte.

Roseland Musical talde katalanak 25 urte baino gehiagoko ibilbide espezializatua dute egungo dantzaren ikuspegi berriak txikienei hurbiltzen, eta familientzako haien ikuskizunik arrakastatsuenetakoa ekarriko dute Barakaldo Antzokira urriaren 9an. Jaialdira aurten gehitu den egoitza berrian, Arte Ederren Bilboko Museoan, bi pieza ikusi ahal izango dira urriaren 11n: Haatiken Ur eta Fran Sieira galiziarraren Demente. Urriko emanaldiekin amaitzeko, 29an, Ana Jezabelek Geometría aurkeztuko du, dantza urbanoaren eta 3D proiekzio ikusgarrien nahasketa akrobatikoa.

Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia
Florencia Oz & Isidora O’Ryan, Antípodas. Argazkia: © Javier Fergo

Azaroan zehar honako artista eta lhitzorduak daude programatuta: Guillermo Weickert-en Parece nada 3an, Manuel Rodríguez-en Screensaver 10ean, Florencia Oz & Isidora O’Ryan-en Antípodas 19an eta Florencia Oz-en masterclass-a 20an.

Jaialdia abenduaren 1ean amaituko da, Wim Vandekeybus Belgikako koreografoari buruzko WIM (2016) dokumentalarekin.

.

Egitaraua

Irailak 22: Inaugurazioa
“EN LA CUERDA FLOJA” (EXTRACTOS), Ana Morales
REKALDE ARETOA

Irailak 29
BIDEO-DANTZA: “XXXplícito”, dantzaren X film laburren saioa
LA FUNDICIÓN

Urriak 9
 “GEOMETRÍA”, Roseland Musical
BARAKALDO ANTZOKIA

Urriak 11: Bi pieza labur
“DEMENTE”, Fran Sieira + “UR”, Haatik
ARTE EDERREN BILBOKO MUSEOA (eraikin zaharreko ataria)
 
Urriak 29
“QUOTIDIANO AMUSE TOI”, Ana Jezabel
LA FUNDICIÓN

Azaroak 3
“PARECE NADA”, Guillermo Weickert
AZKUNA ZENTROA – ALHÓNDIGA BILBAO

Azaroak 10
“SCREENSAVER”, Manuel Rodríguez
AZKUNA ZENTROA – ALHÓNDIGA BILBAO

Azaroak 19
“ANTÍPODAS”, Florencia Oz & Isidora O’Ryan
GUGGENHEIM BILBAO (Auditorio)

Azaroak 20
MASTERCLASS: FLORENCIA OZ
DANTZA ESKOLA ANDONI ARESTI LANDA (Leioa)

Abenduak 1
ZINEMA: “WIM” (2016), Wim Vandekeybus Belgikako koreografoari buruzko dokumentala
LA FUNDICIÓN

Dantza garaikidearen erakusleiho Dantzaldia jaialdia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.