Crystal Fighters: Perurenaren Nafarroakoa izan nahi duen musika talde ingelesa

 

Kantu honen bideoklipean, euskal erara dantza egiten eta txalaparta jotzen dute taldekideek, besteren artean. Baina, ez da taldearen euskal erreferentzia bakarra.

Begira bideoklip honetan nortaz mozorrotzen diren:

 

Crystal Fighters Euskal Herriarekin liluratuta daude, baina euren agendan, epe laburrean, ez dute hemen inguruan jotzeko datarik.

Crystal Fighters eta euskal iruditeria ICrystal Fighters eta euskal iruditeria II

Irudia | Crystal Fighters eta euskal iruditeria I | Ezezaguna | Creative Commons By SA
Irudia | Crystal Fighters eta euskal iruditeria II | Ezezaguna | Creative Commons By SA
crystal fighters, Euskal Herria, musika

3 pentsamendu “Crystal Fighters: Perurenaren Nafarroakoa izan nahi duen musika talde ingelesa”-ri buruz

  • Ikaragarri ona! Gustatzen zait horrelako harri bitxiak ikustea.

  • Aurtengo martxoan kontatu genuen BERRIAn taldearen historia edo, agian eta hobeto esanda, haren inguruko kondaira.

    Horrela agertu zen, ‘Londresko euskopatak’ izenburupean:

    Laure abeslariak kontatzen duenez, behin aitona nafarrak hil ondoren utzitako gauzak miatzen ari zela, hark amaitu gabe utzitako opera bat aurkitu zuen. Izenburua: Crystal Fighters. Hala bazen edo ez bazen, euskal gauzak obsesio bihurtu ziren Londresko ekialdeko emakume gaztearentzat. Euskopatia kutsatu zien beste bi musikari londrestarri eta estatubatuar bati, eta horrela sortu zen taldea, aitonaren operaren izen berekoa.

    Txalaparta, sintetizadoreak eta ahotsa eramango dute gaur kristalezko borrokalariek Bilboko Kafe Antzokira. Erresuma Batuko The Guardian egunkariak basquetronic izenarekin bataiatu du taldearen musika. Dantzarako musika egiten dute, sabelean sentitzen den baxu eta erritmoekin. Horren gainean, ahots basatiak, soilik euren irudimenean dagoen euskal oihan bateko oihartzunak.

    BBCk goraipatu du taldearen zuzenekoa eta Londresko dantza klubetako ezinbesteko gonbidatuak dira. Iaz Bilbon ustekabea eman zuten, Bilboloop jaialdian.

    Nik ez dakit zer sinistu eta zer ez. Baliteke hauek “euskal” gauza taldeari exotismo eta originaltasun punttua emateko erabiltzea. Halere, aldaketa da behintzat, euskalduntasuna behingoz nazioartean zer edo zer bultzatzeko erabiltzea zentzu positiboan, musika bat saltzeko bada ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude