Close up

close upEz dago argi nola esan behar den euskaraz “close up” delako hori. Itxura batean ematen du “lehen planoa” esan behar dela, baina iruditzen zait, lehen planoa, edo lehenbizikoa, bigarrena baino lehen egiten dena dela. Hau da, lehenengo filmatzen edo grabatzen dena. Aukeran, nahiago nuke “hurbileko planoa” deitu, dakidan arren ez duela inongo euskalarik halakorik onartuko.

Bai, badakit, bigarren mailakoa dela gauzen terminologia zuzena erabakitzea, baina hitz egokirik ez baldin bada, oso maiz ez da izaten modurik nahi den hura kontatu ahal izateko: izenik gabe, zaila izana. Horixe sinetsita etorri gara honaino.

Izanak izan, iruditzen zait zinemaren indarra, zehazki konta ez daitekeen zerbaiten baitan dagoela. Edo, bestela esanda, zinemagintzak berak bakarrik erakus dezakeen zerbaitek salba dezakeela zinemagintza, gauza guztiak hain kontra dituen garaiotan.

Hitz egiten dute edertasunaz, huntaz eta hartaz, baina nago zinemaren historiaz hurbileko planoak haina ez duela deusek erakusten hainbeste. Adibidetarako dakart bideo hau Flavorwire-koek eginikoa. 105 filmetatik erauzitako hurbileko planoak dira.

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.