Chill Mafia

Chill Mafia –

Chill Mafia

Nekez labur daiteke minutu batean azken bi egunetan Chill Mafiaren inguruan sortu den kalapita. Zenbat gauza gertatu diren. Zenbat gauza erran diren. Zenbat sentimendu askatu diren.

Beti bezala, ez baduzue Twitter konturik, edo sare sozialetan asko ibiltzen ez bazarete; hau da, pertsona normalak baldin bazarete, ez duzue ideia zipitzik ere izanen zer arraiotaz ari naizen.

Bada, kontua da Chill Mafia izeneko Iruñerriko gazte talde batek Gazte arruntaren koplakizeneko bideoklip ederra argitaratu duela. Kantak gazteen bizitza hedonista-nihilistaren gorazarrea egiten du, trap musikaren erritmoan.

Hasieran, Euskal Herriko kultur mundutxoan, denek goratu dute gazteen ekinaldia, euskarak bertze esparru bat irabazi duela baieztatuta. Baina kantari batek bideoari kritika egin dio -“genero-ikuspegitik” eta bideoan agertzen den neskato bat loreontzi baten pare jarrita-, gazteek kritika erasotzat hartu dute eta sekulako irain zaparrada eskaini diote, eta ondoren 35 urtetik gorakoek gazteen aurkako oldarraldi paternalistari ekin diote. Sekulakoa sortu da.

Baina nik, hemen eta orain, ika-mikaren inguruan eginen dudan gauza bakarra izanen da haren erregistroa zigilatu. Chill Mafia. Gertatu da. Jakin dezazuen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko otsailaren 3koa]

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.