Che Guevara-ren bigarren heriotza

Bob Marley-ri gertatu zaio, baita Jesukristori ere. Bigarren heriotzak esan nahi du zizareak hilkutxan sartu eta goitik behera irentsi zaituztela. Ernesto Che Guevara gerrillariaren ondare kolektiboa kapitalismoaren arrak jan du. Ikusi besterik ez da Richard Branson Virgin etxeko kapitalista dirudunak erabilitako estrategia komertziala. Alkandora berdea eta izar gorridun kapela soinean, Parisko kaleetatik ikuskizuna eman du, gerra ibilgailu batean sartuta. branson

Nork ez du Che Guevara-ri Alberto Kordak egin zion argazkia? Sozialismoaren eta Kubako iraultzaren sinbolorik ezagunena izan zen hamarkadatan. XXI. menderako, hain dira ugariak bere irudiak, hain salgarriak bidenabar, edonon aurki daitekeela Che Guevara, futbol izarra bailitzan. Ez uzen Che-k horretarako bizia eman, ala bai?

Gutxi inporta du Jean Paul Sartre handiak “gure garaiko gizaki osoena” zela esatea. Are gutxiago iraultza sozialista nazioartekotzeko eginahalak. Erabiliaren erabiliaz mundutar askoren aurrean duen irudia itxuragabetu zaio argentinarrari, Holywoord-eko filmak gorabehera. Izar gorriak ez du distirarik, ikonoak beste ezeren gainetik marka diren garaiotan. Merkatuek ez dute salbuespen ideologikorik; Che Guevara-ren ideologia harri-kartoizko. Posmoderniak zulatu du bere hilotza.

Hipokrisiaren tamaina esperpentikoaren adibide izan da Richard Branson eta Virgin mobile-k Frantzian egindako kanpaina. “Prezioen iraultza” dakartela eta, “Parisen askapena”. Adar jotze ederra. Desastre ideologikoa biribiltzeko, emakumezko gerrillari-panpinak jarri ditu alboan Branson-ek.

clarin-institutional-che-guevara-small-74530Nortzuk hil dira birritan, Che Guevara bezala?

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “Che Guevara-ren bigarren heriotza”-ri buruz

  • Iker Sumendiaga 2013-09-19 16:16

    Hala ere, Honelako kanpainek sozialistok edo iraultzaileok indigna gaitezen eta horretaz hitz egitea bilatzen dute. Badakite alperrik egingo dugula dehiadar han hemenka, ez dugulako kanpaina kentzea lortuko. Eta lortuta ere, polemika sortzeagatik bakarrik merezi izango du. Eztabaida guztietan Virgin hitza egongo baita. Azken finean, boikotik ez da egongo.
    Eta bai, Che Guevararen irudiarekin gertatu dena kapitalismoak aldarrikapenak eta borrokak nola irensten dituen adibiderik garbienetakoa da. Feminismoarekin gauza berdina gertatzen da. Emakume langilearen egunean nork ez du ikusi El Corte Ingles eta horrelakoetan emakumeentzako eskeintza bereziak makillajeetan etab. esaterako?
    Gauza hauek gizartearen erreflexio faltagatik funtzionatzen dute. Dena da irudia. Sinpatiko egiten bazait ni horren alde! Besterik gabe…

  • Amonamantangorri 2013-09-19 20:19

    Merkatua botatzen ahal diozun guzia irensteko gai da. Bestalde, iragarkietan ezkerreko pertsonaia jakin batzuk, “iraultza” hitza, kolore gorria, ukabilak, asanbleak-eta erabiltzen hasten baldin badira, esan nahi du marketing enpresen jomuga diren kontsumitzaileen artean horrelako erreferentziak positiboak eta erakargarriak direla. Bestela, ez lituzkete irudi horiek erabiliko. Baita ere deigarria da zerbeza, kafe eta esneki enpresa jakin batzuek “hemengoak” direla nola azpimarratzen duten…