Caos calmo

 pn690.jpgSandro Veronesi. Caos calmo. Anagrama.

Baten batek esango du ez dela goi mailako literatura, ez dela jasoa. Berdin dit, izugarri atsegina egin zait eleberri honen irakurketa. Batere esperantzarik gabe heldu nion eta, orrialdez orrialde, Bartleby berri baten albiste jaso dut, munduko finantza fusio handiena gertatzen ari den unean. Gainera Italo Calvinoren  El Barón Rampate haren maneran emana: alabaren eskola aurrean egun osoan geratzea erabakitzen du Pietro protagonistak, oso goi mailako exekutiboa bera. Emaztea galtzetik dator, beste emakume bat itotzetik salbatu duen bitartean. Horixe du abiapuntua. Sekulakoa, zakil tentetze eta guzti. Irri egin dut, hunkitu egin naiz… Esan didatenez filma ere bada izen berekoa, Nanni Moretti antzezle nagusi duela. Ikusi beharko, hori ere. Azken denboretako irakurketarik zo-ra-ga-rri-e-na. Ezbairik gabe.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Caos calmo”-ri buruz

  • […] « Diario de Golondrina Caos calmo » […]

  • Bai, filmak ere merezi du. Nahiz eta, pelikularen erdian eta ez dakigula amets edo errealitatea den sexu eszena bat agertzen zaigun, Nik uste Nani Moretik beregain duen irudi sasi-intelektuala gainetik jartzeko edo grabatu zuten aipatu eszena.

    Roman Polanski ere azaltzen da, kameo antzeko batean.

  • Bai, filmak ere merezi du. Nahiz eta, pelikularen erdian eta ez dakigula amets edo errealitatea den sexu bortitz eszena bat agertzen zaigun, Nik uste Nani Moretik beregain duen irudi sasi-intelektuala gainetik jartzeko edo grabatu zuten aipatu eszena.

    Roman Polanski ere azaltzen da, kameo antzeko batean.