Cancer Moon argitara berriro, Zinebiren eskutik

Cancer Moon argitara berriro, Zinebiren eskutik –

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak, emanaldi berezi bat izango du gaur “Bertoko begiradak” atalean: Josetxo Anitua zenaren Cancer Moon taldeari buruzko “Atrapados por la serpiente” dokumentalaren estreinaldia.

Dokumentalak Cancer Moon-en debut lanaren izen bera darama;  Alvaro Fierrok (“160 metros”) eta Ibon Ibarluceak zuzendu eta Media Attackek ekoitzi du. Ordu beteko filma gaur 19.30ean estreinatuko da Bilboko BBK aretoan, eta ondoren Cancer Moon-en omenezko kontzertua izango da areto berean, 21.30ean, guzti hauen partaidetzarekin: Julien Elsie, Cápsula, Arana, Yellow Big Machine, Belako, Motorsex, Bakelite eta Munlet.

.

«”Atrapados por la serpiente”-k, 80ko hamarkadaren amaieran, Jon Zamarriparen eta Josetxo Anituaren (1964-2008) eskutik, Bilbon sortu zen bandaren inguruko historia globala kontatu nahi du. 20 urte baino gehiago igaro dira Getxoko Gwendoline aretoan eskaini zuten zuzeneko azken emanalditik, eta oihartzun mediatiko handirik izan ez zuen banda den arren, bere oihartzuna ez da oraindik ahaztu entzuleen artean.

Edozein eremu konbentzionaletik ihes egiteko behar adinako kriterio izan zuen banda izan zen, eta inor ez zegoen lekuan gelditu zen. Askorentzat, euren garaiaren aurretik zihoazen. 1988an taldea sortu zenean, ziurrenez eurentzat prestatuta ez zegoen eszenari egin behar izan zioten aurre. Horrela, filmak, historia unibertsalean sartzen ditu ikus-entzuleak, dokumental modura. Bertan, musika medio naturala bilakatzen da norbanakoaren nortasunaren bilaketan, Josetxo Anitua bandako abeslariaren erreferentziarekin. Batzuek gaur egun ere oraindik esaten dutenez, estatu osoko frontman onena izan zen».

Cancer Moon argitara berriro, Zinebiren eskutik
Bilbo, Cancer Moon, dokumentala, Jon Zamarripa, Josetxo Anitua, musika, Zinebi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude