Burundanga: txotxongilo bihurtzen gaituen droga

Hego Amerikatik heldu eta Europan gero eta gehiago zabaltzen ari den droga da burundanga, edo eskopolamina. Substantzia honen eraginpean dagoenak bere buruaren kontrola galtzen du batetik, egiten duena ez oroitzeraino. Bestetik, egiten duena isil bezain apal obedituz egiten du, norbaitek gidatutako robot bat balitz bezala.  Edo txontxongilo hutsa balitz bezala. Horregatik esaten zaio droga zonbia, beste izen batzuen artean.

eskapolamina - Burundanga: txotxongilo bihurtzen gaituen droga arriskutsua
Burundanga droga sortzen duen Eskapolamina lorea

Gari Berasaluze

Mediterraneo inguruan gero eta kezkatuagoak daude droga hau erabilita egiten diren delituek gora nola egin duten ikusita. Batez ere bortxaketa eta lapurreta kasuek. Bartzelonako Ospitale Klinikoko erizain Teresa Etxeberriak, esaterako, datu larriak ezagutarazi ditu oraintsu hedabideetan: azken hilabeteotan Bartzelonan ezagutzen diren bortxaketa gehienak, dagoeneko, biktima droga honen eraginpean utzi ondoren izan dira. Lapurretak ere gero eta gehiago egiten dira droga hau erabilita.

Nahikoa omen da norbaiti irakurtzeko txartel bat edo antzeko zerbait ematea, bertan jarritako burundanga usaindu eta esandakoa egiten duen zonbi ibiltaria bihurtzeko biktima. Ordu batzuetara esnatzen edo itzultzen da bere buruaren jabe izatera, baina ordurako bankutik pasa, auskalo zenbat diru atera eta hori egiteko esan dioten ezezagunei eman die, edo etxera eraman ditu eta denetik lapurtu diote, edo bortxatu ere egin dute. Hedabideak honelako gero eta lekukotza gehiago ari dira ezagutarazten.
Misterioari eta ezkutuko kontuei buruzko Espainiako telebista saio ezagun batek, otsailean erreportaje sakona egin zuen gai honi buruz, eta oharkabean burundanga hartu ondoren lapurtuak izan diren bi lagun elkarrizketatu zituen platoan bertan. Baita Bartzelonako Ospitale Klinikoko erizainak ere, gai hau hartzen ari den larritasunaren aurrean adi ibiltzeko mezua zabaltzeko beharra sentituta. Hemen ikus daitezke elkarrizketa horiek: Cuarto Milenio alerta sobre el timo de la burundanga, la ‘droga zombie’.

Txaman edo azti indiarrek aspaldidanik erabilitako landare psikoaktiboa

Ikerketa eta literatura asko dago landare psikoaktiboen inguruan. Europan, Erdi Aroan bertan sorginkeriarekin lotuta ageri dira belladona eta mandragora. Hego Amerikan, datura eta brugmansia bezalako landareak dira ezagunagoak. Landare hauek eskopolamina izeneko substantzia psikoaktiboa dute osagaietako bat. Carlos Castaneda idazle eta antropologoak, azti edo txaman indiarren irakaspenak bilduz 1968an argitaratu zuen Las enseñanzas de Don Juan liburuan aipatzen duen moduan, eskopolamina sorginkeria kontuetarako erabiltzen zen kultura askotan, batez ere, gorputza hegaldirako prestatzeko. Gorputza bikoiztu egiten zen nolabait.

txamanVaughan Bell neurozientzialari britainiarrak, Kolonbian igarotako denboran, droga hau aztertu zuen, Hego Amerikan lapurretak eta bortxaketak egin ahal izateko zenbateraino erabiltzen den ikusi, eta zeharo harrituta eta larrituta. Eskopolamina, azken batean, pertsonaren borondatea erabat bahitzen duen droga bakarra dela ohartu da zientzialaria. Antza denez, garunaren zati zehatz bati soilik erasaten dio, eta horrek ahalbideratzen du pertsona bat erabat normal ibili arren, bere buruaren jabe ez izatea, besteen aginduak txontxongilo batek bezala betetzea, eta substantzia honen eragina pasatutakoan, oroitu ere ez egitea.

Horrek, noski, bitarteko oso preziatua bihurtzen du lapurrentzat edo bortxatzaileentzat. Gaur egun, Ecuador, Venezuela, Mexiko eta Kolonbia dira burundanga erabiliz delitu gehien egiten diren herrialdeak. Azken urteotan, ordea, Europara heldu da delituetarako burundanga erabiltzeko ohitura, eta kasuek oso nabarmen egin dute gora azken hilabeteotan. Herrialdearen arabera, izen ezberdinak hartzen ditu burundangak. Mexikon, esaterako, deabruaren belarra eta iluntasunaren arranoa bezalako esamoldeekin ezagutzen da.

CIAren kontrol mentalerako proiektuak, MKULTRA izenekoak, eskopolamina erabili izan du egiaren edabea balitz bezala. Jakina da, bestalde, Txekoslovakiako polizia sekretua zenak ere atxilotuei informazioa ateratzeko erabili izan zuela bere garaian, elikagaien artean botata.

Gurean ere izan da antzeko kasurik. Nabarmenena, Xabier Kalparsoro gazte zumaiarraren heriotzarekin lotutakoa da. Duela hogei urtekoa da kontua, 1993koa. Honela deskribatzen du gertatutakoa euskarazko wikipediak, Xabier Kalparsorori buruzko artikuluan:

Xabier Kalparsoro etakidea
Xabier Kalparsoro etakidea

“Kalparsorok bere eskuz idatzi eta erakundearen zuzendaritzara igorritako eskutitzak helarazi zizkion ETAk Egin egunkariari urriaren 7an. Dokumentuan Anuk-ek abuztuan izan zuen atxiloketaren berri eman zuen. Haren arabera, aipatu atxiloketak iraun zuen bitartean bere onetik atera eta 23 egunez, gutxi gorabehera bere burua erabat galduta eduki zuten droga ezezagunak eman zizkioten. Ondoren egoera berezian askatu zuten eta bera jazartzen zutela ohartu zen, polizia ondo-ondotik jarraitzen baitzuen.

Idazkian Ertzaintza salatu zuen: “zipaioek atxilotu eta drogatu, hipnotizatu, burua jan edo dena delakoa eta berriro ere kalean utzi ninduten. Erabili egin naute eta oraindik ere horretan ari dira (…) ez dakit zein teknika erabili zituzten. Baina ziur nago drogaren bat edo zerbait eman edo egin zidatela. Zergatik? Ziur nago uneren batean galdekatu nindutela, baina ez naiz oroitzen”).

 

 

Jatorrizkoa Gari Berasaluzeren blogean.

Gai honekin lotutako informazioa eta estekak:
· Escopolamina (gaztelerazko wikipedia).
· Escopolamina: el arma secreta de violadores y asaltantes (La Republica, 2008-04-11).
· Droga (euskarazko wikipedia).
· Detenido un falso chamán que abusaba de mujeres suministrándoles burundanga (20minutos.es, 2012-05-20).
· Casos impactantes del uso de la Burundanga (cuatro.com, 2013-02-08).
· ‘Cuarto Milenio’ alerta sobre el timo de la burundanga, la ‘droga zombie’ (cuatro.com, 2013-02-11).
· Nadie escapa de los efectos de la burundanga, una droga casi indetectable (Espejo público, Antena3, 2012-05-25).
· Beleño Blanco: la flor de la muerte (internatura.org).
· Burundanga: la droga que roba la voluntad y convierte a los hombres en títeres (pijamasurf.com).
· Project MKULTRA (ingelesezko wikipedia).
· Operación MKULTRA (gaztelerazko wikipedia).
· Anuken egia: bertsio ofiziala zalantzan jartzen duen dokumentala (Ane Miren Etxaniz, ZuZeu, 2011-02-22).
· Xabier Kalparsoro, Anuk (euskarazko wikipedia).

Burundanga: txotxongilo bihurtzen gaituen droga arriskutsua

biolatu, biolatzaileak, burundanga, cia, droga, eskapolamina, ETA, gari berasaluze, viola, violacion

ZuZeu-ko editoreek sarean aurkitzen dituzten artikulu interesgarriak, CC-BY-SA 3.0 lizentziapean.

2 pentsamendu “Burundanga: txotxongilo bihurtzen gaituen droga”-ri buruz

  • Disidentzia eta borrokalarien aurka drogen erabilera ohikoa izan da guk uste duguna baino lehenagotik:
    .
    “Mentiras tolerables” (Iñaki Egaña)
    .
    “Contaba el general (Sáenz de Santa María) imputado por su participación en el GAL que el Ejército le abrió las puertas para acabar con el maquis que, como es sabido, se movía entre Asturias y León. Y refería Sáenz de Santa Maria que, en aquella época, los norteamericanos, principales aliados de Franco, estaban experimentando una droga llamada pentotal (el suero de la verdad) que aplicaban a los detenidos.
    .
    A partir de aquel descubrimiento, que Washington exportó a Madrid, a todos los detenidos bajo sospecha de colaborar con el maquis, les fue aplicado el pentotal. De manera sistemática. Lo que, a la postre, fue el arma secreta mejor guardada, la que concluyó con la última resistencia antifranquista. El suero de la verdad permitió a la Guardia Civil conocer en poco tiempo los movimientos de abastecimiento e infraestructura de la guerrilla, preparar emboscadas y eliminar físicamente a los resistentes. Ejecuciones extrajudiciales, sin proceso alguno.
    .
    Cuando Sáenz de Santa María relataba en sus memorias lo sucedido, se jactaba de la inocencia del maquis y de su romanticismo bélico para adjetivarlos posteriormente de ladrones, bandoleros y criminales. En contraposición a los de ETA, que también eran criminales, pero de románticos no tenían un pelo. Buscaban objetivos políticos, según el asturiano. Y sobre el uso del suero de la verdad, el general frivolizaba a la manera de un militar bananero: «El uso del pentotal fue un avance porque nos evitaba tener que torturar a los detenidos». Dos excesos en la misma frase.”
    .
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130323/394062/es/Mentiras-tolerables
    .
    “Carta abierta a Günter Grass y José Saramago”
    .
    “…el militante de ETA Joselu Geresta fue arrestado, torturado, drogado y puesto en «libertad», con un chip de seguimiento instalado en su dentadura, y asesinado al cabo de una semana por sus vigilantes, con el agravante de que simularon su suicidio, de la manera más burda que jamás (hil eta gero bi hagin atera eta pistola ezkerreko eskuan jarri) nadie pudiera imaginarse.”
    .
    http://lahaine.org/paisvasco/cartaguntersaramago.htm

  • Amonamantangorri 2013-04-12 20:44

    Burundangari buruzko erreportajeak banituen ikusiak lehendik telebistan, uda sasoian batez ere, politikariak oporretan egonda albiste arinagoak izaten direnean.
    .
    “Isabel Etxeberria” eta “burundanga” bilatzailean idatzi, eta Cuarto Mileniorekin lotutako estekak atera zaizkit, Etxeberriaren linkedineko profilarekin batera. Alegia, Isabel Etxeberria andere erizaina (ez ditut hemendik erizainak gutxietsi nahi, baina joder, erizain bat!) ez da “hedabideetan” atera, baizik eta hedabide batean, hain juxtu, bere seriotasun eta zorroztasun zientifikoagatik hain ospetsua den Cuatroko programa batean…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude