Kritika Zinematografikoa: “Bullet Train”

Kritika Zinematografikoa: “Bullet Train” –

Kritika Zinematografikoa: "Bullet Train"

.

Zuzendaria:David Leitch
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB

-Abiaduraren zinea (edo Zinearen abiadura)

Kritika Zinematografikoa: "Bullet Train"

Uda-blockbusterren osagai nabarmenetarikoa abiadura izaten dela esan ohi da. Gertaerak, filmatze erritmoa eta hausnarketak ere oso azkar barneratzen ditugu; helburua, era argian, ikuslea ez aspertzea baita. Aipatutako hau, jakina, sinplistegia da, badaude pelikula komertzialak, egile zinemaren lurraldeetatik kanpo egonda ere, erritmo lasaiarekin jolas egiten dutenak, baina oro har, udako estreinaldi ‘handienen’ artean badago joera guztia frenetikotasunaren kiribila hortan sar dadin. Eta hau Bullet Train-en muturreraino eramango da.

Agertokia zentzu hontan, adierazkorra da, pelikulari bere izatasuna ematen baitio. Japoniako tren ultra azkar horietako bat da, Tokiotik Kiotorako (bi hiriak elkarren anagrama izateak pertsonaien patu zirkularraren ideia plazaratuko liguke) bidea egingo duena eta bere barnean batuko dira festa odoltsu, anker (eta dibertigarri) batetako aktoreak. Soldatapeko hiltzaileak, maletin misteriotsua, pelutxe erraldoiak, suge pozoitsuak eta era guztietako traste arriskutsuak. Eta esan bezala, dena oso azkar gertatzen da. Eta hau, osagai huts izatetik, filmaren izatasuna bera da, bere irudi tratamendutik bertatik. Trenean gertatzen den momentu orotan (pelikularen %90a) ibilgailuak propio duen dardara hori dago etengabe, eta eremuaren bazterretan lehiatiletako mugimendua jasotzen dugu. Hauek berez atzekaldeko elementuak dira, gure arreta fokotik urruti daudenak, baina pelikularen barne tentsio horren muina dira. Halaber, erlazio argia dago tren ‘bala’ horren artean eta hiltzeko etengabe erabiliko den  bala txiki horien artean. Pertsonaia denak heriotza baino xede ez duen objektu txiki klaustrofobiko batean baleude bezala.

Hala, trenak bere ibilbidean aurrera egiten duen heinean barneratuko gara laberinto geroz eta kolapilatsuagoan. Brad Pitt-en magnetismoa baliatuta, estereotipoa gainditzen duen pertsonaia bakanetarikoa eratzen da, eta bertatik eratortzen dira zoriona eta zorigaitzaren artean dagoen lerro fin horren inguruko hausnarketak. Gainontzean, pertsonaiengan ez da lanketa psikologiko sakonegirik bilatzen, ezaugarri estandar batekin marrazten dira funtzioan bere rola eraginkorki bete dezaten. Hala, geltokietan eta bagoietan (bakoitzak bere kolore eta ezaugarriak izango ditu) aurrera egingo dugu, azkenik climax handi eta zaratatsuan manualek dioten in crescendo neurtua planteatu arte.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Bullet Train"

Kritika Zinematografikoa: “Bullet Train”

Euskal pantailaren gunea