Bost kantu lanaz (edo haren gabeziaz)

musika - RossinaBossio b cc

http://www.youtube.com/watch?v=ilaoLop9MFA

Ez iezaiozu Lou Reedi lanaz hitz egin. Beste perfect day bat nahi du, baina lana ez den guztia egiteko. Eta zer egin daiteke lanik gabeko egun batean? Lo, familiarekin gosaldu, aspertu, haserretu… eta edozer izan daiteke lan egitea baino hobea.

Baina lanik ez dagoen garai hauetan, langile izatea ere harrotasunerako motibo izan daiteke. Working Class Hero John Lennonen kanturik ederrenetakoa izango da. Beste kantu batzuetan anaitasunera bezala, oraingoan borrokara deitzen du.

Lan bila dabilena ez dabil ederki. Zer egin nahi du eta zer eskaintzen diote? The Clashen kantu labur honetan lan eskaintzen gazi-gozoen berri ematen zaigu.

“Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea, nekez ginen elkarganatu, indazu albiristea.” Nola egin dezakegu lanari buruzko kantu zerrenda bat, Internazionalari leku egin gabe?

Eta azkenik, aste honetako kantua. Lan aste honetara ongi etorria, Elvis Costelloren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude